Itzuli

Iruñetik Zaragozarako trenetan txartel salmenta mugatzea eskatu dio Barkosek Puente ministroari

Agindutako trenen aldaketa iritsi bitartean eserlekudun plazak bakarrik saltzea planteatu du Geroa Baiko senatariak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak ziurtatu duenez, “Iruñea eta Zaragoza artean tren kopurua handitzeko Garraio Ministerioak egindako iragarpen polemiko hura ezerezean gelditu da, Geroa Baik behin baino gehiagotan salatu duen moduan, jarri diren trenek ez baitute plaza guztientzako eserlekurik, horien ia erdia zutik joateko baitira”.

    Modu honetan, Barkosek ziurtatu du “egoera hau, aldiriko trenentzako dena, erabateko zentzugabekeria da Iruñea-Zaragoza bezalako ibilbide batean”.

    “Izan ere, -salatu du Barkos senatariak-, Puente ministroak berak hala aitortu zuen tren hauek aldatzeko duela urtebete konpromisoa hartu zuenean, baina urtebeteren ondoren hirugarren mundukoa den egoera berean jarraitzen dugu”.

    Nafarroako hiriburuak jendetza berezia jasotzen duen uneotan larritu egiten den egoera da hau, Sanferminetan alegia, eta Barkosen arabera “honek modu larrian kaltetzen du lehenik bidaiarien erosotasuna, segurtasuna ere ez denean, bai eta Nafarroa marka ere. Eta honek erkidegoko erakunde guztiak mobilizatu beharko lituzke”.

    Horregatik guztiagatik, foru senatariak galdera sorta bat aurkeztu du Goi Ganberan, tren hauek aldatzeko data baten konpromisoa Gobernu zentralari eskatuz, erabiltzaileen segurtasunagatik, bai eta agindutako tren aldaketa hori iritsi arte eserlekudun plazak bakarrik saltzea eskatuz ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko