Itzuli

Isabel Aranburu: “Pentsioen Legearen aurreproiektuak Ongizate Estatuaren onbideratzea ekarriko du”

Alarguntasun pentsioak LAGSra berdintzeko eta 2019ra arte jubilazio pentsioetara hedatzeko arkodioa

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

Nafarroako Gobernuak alarguntasun pentsioak 2017ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatara berdinduko dituen lege aurreproiektua argitaratu du eta jubilazio pentsioak ere modu berean igoko ditu mailaz maila 2019an parekidetasuna lortu arte. Laukoaren babesa duten neurri hauekin, foru Exekutiboak gaur gastatzen dituen 3,2 milioietatik 20,8 milioi gastatzera eramango du 2019an aldaketak guztiz eginak egongo direnean.

Aurreproiektuak hainbat tramite egin behar izango ditu Gobernuan lehenik, Nafarroako Parlamentura igorri baino lehen, ziurrenik bi edo hiru hilabeteko epean behin betiko onartu baino lehen.

Aurreproiektuaren ildo nagusiak astelehen honetan aurkeztu dira foru Gobernuko Eskubide Sozialetarako kontseilari Miguel Laparra eta Ogasuna eta Finantza Politikoko kontseilari Mikel Aranburuk emandako prentsaurrekoan, foru Gobernua sostengatzen duten lau indarretako parlamentariekin batera.

Geroa Bairen aldetik Isabel Aranburuk bere “poza” adierazi du, legearen aldaketek “Nafarroako 22.000 pertsonek, horietako asko egoera larrian daudenak, aldaketaren Gobernua bere egunerokoan sentituko dutelako”. “Hobekuntza hau Geroa Bairen oinarrizko idearioan aurkitzen da, gizarte babes sistemaren oinarriko elementuetako bat baita eta Nafarroarentzako nahi dugun Ongizate Estatuaren onbideratzea laguntzen baitu”, azpimarratu du.

“Neurri hauei etekina aterako dietenak emakumeak dira hein handienean, alarguntasun pentsioa jasotzen dutenen %98 eta gainontzeko pentsiodunen %56, neurri honekin emakumeak gizonezkoen oso azpitik kokatzen dituen amildegia txikitzeko balioko duelarik, kasu honetan gutxieneko kontribuzio-mailako pentsioei dagokienez”, baloratu du Aranburuk.

Azkenik, Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu du lege aurreproiektu honekin “LAGSra berdintzeko alargunentzako diru-laguntza osagarria onartu zenetik zegoen kalte konparatiboa deuseztatzen dela, laguntza ekonomiko bat zentzu gutxirekin egoera zibil bati atxikitzen baitzitzaion, modu honetan diru-sarrera maila bera zuten beste pentsiodunak baztertuz”. “Gure ustez pentsiodun guztiak diru-laguntza berdin bati lotzea, politika guztietan gailendu behar den justizia eta parekidetasunean aurrerapauso bat da, are gehiago gizarte politiketan baldin bada”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko