Itzuli

Itaroan oinezkoentzako pasabide bat eraikiko denaren iragarpenaren aurrean bere poza agertu du Uharteko Geroa Baik eta ingurabidea burutzeko lehen pausoa dela iritzi du

    Jose Antonio Beloqui Jose Antonio Beloqui

    Uharteko Geroa Baik bere poza agertu du gaur Nafarroako Gobernuak egindako iragarpenarenaren aurrean, Itaroa Urbanizazioa eta Merkatal Zentroa lotuko dituen pasabide bat burutuko dela jakinarazi baitu. Modu honetan ingurabidearen eraikuntzak behar duen lehen pausoa ematen da, hori baita ekintza guztien azken helburua.

    Gure udal taldetik, eta gure parlamentari eta Nafarroako Gobernuko kideekin koordinaturik, bai eta gainontzeko kide politikoekin ere, iragarri den obra errealitate bihurtzeko lanean aritu gara.

    Uharteko Geroa Bairen iritziz bide handia dago oraindik egiteko PA-30 errepideko trabesian ingurune seguru bat edukitzeko, eta Nafarroako Gobernuarekin batera bi frontetan lanean jarraituko du gure herriak duen bide segurtasunaren arazorik larrienari konponbidea emateko, horren konpetentzia Foru gobernuarena baita.

    Lehenik, ingurabidearen eraikuntza N-121-A errepidea hobetzeko Europako funtsen baitan sartzearen alde eginez, bere 0 puntua gure udalerrian baitago.

    Bigarrenik, ingurabidearen eraikuntzari ekiten ez zaion bitartean, oinezkoentzako segurtasuna hobetuz, PA-30 errepidearen inguruetan ekintzak eginez, hots Itaroa merkatal zentroa eta etxebizitza urbanizazioa lotuko dituen pasabidearen eraikuntza.

    Udalaren jarrera

    2021 urterako udal aurrekontuak bozkatu ziren pasa den azaroko Osoko Bilkuran, obra hau Foru Gobernuaren konpetentzia zela eta dela defendatu zuen Geroa Baik, eta Udalak ezin zezakeela dirurik aurreratu inbertsioaren itzuli ekonomikoa bermatuko zukeen Hitzarmenik gabe. Azkenik, ez da figura horren beharrik egon, bere eraikuntza Nafarroako Gobernuak bere gain hartu baitu, baina gure taldearen jarrera zuzena izan zela frogatu da, GIHren jarrera demagogikoaren aurrean. Jarrera horrek aurrekontuei bizkar eman zien, diru kopuru bat bermerik gabe aurreratzeko planteamendu arduragabea baitzuten, Zokorena biribilgunearen antzeko eszenatoki bat errepikatzea ahalbidetzen ari baitzen, bertan 800.000€ baino gehiagoko erreklamazioa dagoelarik bere garaian gauzak ongi egin ez izanagatik.

    Iragarpen honekin, oposizioa jarduteko haien moduan zeharo argi geratzen da.

    Izena eman gure buletina jasotzeko