Itzuli

Kalamu klubak arautzeko lege proposamen bat eraman du Koldo Martínezek Senatura

Nafarroako Parlamentuak 2014 urtean onartutakoaren ildo berean

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Nafarroan kalamu erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen Foru Lege bat onartu zuen Nafarroako Parlamentuak 2014 azaroan, UPN eta PPren aurkako boto bakarrekin. Orain, Estatu mailako antzeko araudi bat aurkeztu berri da Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoaren eskutik, horrekin kalamu kontsumitzaileen elkarteak arautzea bilatuz eta autokontsumo kolektiboa ahalbidetuz merkatu klandestinoaren alternatiba gisa.

    Klub hauek autonomia erkidego guztietan sortzen ari dira gaur egun eta segurtasun juridikoa emango dien lege bat behar dute. Nafarroa, Katalunia eta Euskal Autonomia Erkidegoak kluben jarduera arautu zuten jada, baina Estatu mailako legedia beharrezkoa zela ebatzi zuen Auzitegi  Konstituzionalak.

    2014an Herri Ekimen Legegile bidez bultzaturiko Nafarroako legea, orain Lege Proposamen moduan tramitatzeko Senatura iritsi berri den horrek, kalamu kontsumitzaileen kluben “eraketa, antolaketa eta funtzionamendurako” arau orokor sorta bat ezartzea du helburu, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak diren heinean, Elkarte eskubidearen 1/2002 Lege Organikoak dioenarekin bat zuzenduko dira.

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Goi Ganberan aurkeztutako lege proposamenaren aurkezpenean azpimarratu duenez, erregistratutako testuak ziklo osoa arautzen du. “Proposatzen den legeak hiru helburu ditu: autokontsumoa baimendu; araututako merkatu bat sortu, horrek diru-kutxa publikoetara 300 eta 600 milioi ekar ditzakeelarik; eta geografia osoan zehar banaturik dauden 1.600 baino gehiago diren kalamu klubak modu zorrotzean arautu.

    Koldo Martínezek nabarmendu duenez, “lege proposamen honekin Estatu mailan arautzailea izango den lege bat onartzeko aukera dugu, hori zelarik Auzitegi Konstituzionalak eskatzen zuena erkidegoen legeak atzera bota zituenean. Orain Goi Ganberan aurkeztu dugun legearen askatasunetan eta demokrazian pausu garrantzitsu bat emango dugu”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko