Itzuli

Kalitatezko zerbitzu publikoak ziurtatu, udal kudeaketa komunitarioan sakondu eta hiri ikuspegi estrategikoa bultzatzea ditu helburu Geroa Bai Iruñeak

"Iruñea mugikortasun eta berrikuntza parametrotan kokatzea, etorkizuneko hiri adimendurako ardatzak" bultzatzeko apostua berretsi du udal taldeak

Itziar Gómez Itziar Gómez

Iruñeko Geroa Bai udal taldeak "Aldaketa Politikoaren lehen agintaldi honen amaieraren aitzinean gaudela, 2018 urte politiko erabakiorra da" adierazi eta "agintaldi hau aldaketaren lehena izan dadin, iruindarrekin hartu genuen konpromisoa errotzea ezinbestekoa da. Ikuspegi integratzaile, anitz eta modernotik hiriko errealitateak ulertzea, planifikatu edota kudeatzeko modu berriak finkatzeko urtea" dela azpimarratu du.

"Kohesioa eta berdintasuna helburu duten kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu, egungo irekiera kultural eta ideologikoaren alde lanean jarraitu, hiria komunitate sare bezela ulertuz, sare kolaboratiboak bultzatu eta kudeaketan implikatu kudeaketa komunitarioan sakontzeko" eta hiriaren "ikuspegi estrategikoa indartzea" ezinbestekotzat jo ditu koalizioak.  Etorkizuneko hiri "jasangarri, adimentsu, sozial eta eraldakorri arrakastaz heltzeko, Geroa Baik bultzatutako Bulego Estrategikoa indartzea ezinbesteko" dela gehitu du Itziar Gómez, udal taldeko bozemaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko