Itzuli

Kirola bailara osoan egitea baimendu dezan eskatu dio Eguesibarreko Geroa Baik Gobernuaren Ordezkaritzari

Apirilaren 20ko SND/380/2020 aginduaren irakurketa murriztailea ez egitea eskatzeko premiazko mozioa aurkeztuko du datorren udalbatzaren osoko bilkuran

Apirilaren 30eko SND/380/2020 Aginduaren irakurketa murriztailea ez egitea eskatzen dio Eguesibarreko Geroa Baik Gobernuaren Ordezkaritzari, modu horretan kirola bailara osoan egitea baimenduz, Bailarako Kontzeju ezberdinetara eta Udalera berera ere iritsitako zirkularraren arabera kirola kontzejuen barruan bakarrik egin daitekeela esaten baita.

Koalizioak gogorarazi duenez, udalerria berez Eguesibar da eta bere baitan daude kontzejuak, bai eta Sarriguren eta Gorraizeko herriguneak ere. Horregatik, ez du logikoa ikusten kirol jarduerak udalerri osoan egiteko aukerarik ez izatea. Horretaz gain, Gobernuaren Ordezkaritzak igorritako aginduan azpimarratzen denez, kirol jarduera kontzejuaren baitan egin beharko da, nahiz eta ez Sarriguren ez eta Gorraizek ere halako izaerarik eduki.

Geroa Bairen iritziz arriskutsua da Sarrigurenen bizi diren 13.000 pertsonak 3km koadrotan bakarrik kirola egitea ezartzea, hori baita gutxi gorabehera eko-hiriaren azalera. Era berean, ez du egokitzat jotzen kontzejuetako bizilagunak ondoko kontzejura ezin joan ahal izatea. “Jendetzak ekiditen saiatzea bada helburua, horrelako neurriek ez dute ezertan hori laguntzen”, ziurtatu dute koaliziotik.

Horregatik guztiagatik, Geroa Baik premiazko mozio bat eramango du datorren maiatzaren 5ean, asteartez, egingo den osoko bilkurara, horrekin Gobernuaren Ordezkaritza premiatuz hartutako neurria berrikus dezan.

Izena eman gure buletina jasotzeko