Itzuli

Klase ertain eta txikien erosahalmena bermatzeko mozkin eta errenten gaineko itun bat bultzatzea lortu du Koldo Martínezek Senatuan

“Krisialdiaren plater hautsiak ezin dituzte beti berdinek ordaindu, klase ertain eta txikiek alegia, haien soldatatik bizi direnak eta langile autonomoak, klase dirudunek haien diru-sarrerak areagotzen jarraitzen duten bitartean”

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Senatuak Geroa Bairen ekimen bat onartu du gaur, horren bitartez Gobernua premiatuz, eragile sozialekin batera, mozkin eta errenten itun bat egin dezan, bertan soldatez gain enpresen mozkinak eta kapitalaren errentak ere kontuan hartuz, klase ertain eta txikien erosahalmena mantentzeko helburuarekin, azken hamarkadetan asko murriztu baita eta orain ziztu bizian handitzen ari den inflazioarekin, soldatapekoen eta langile autonomoen eta zuzendari kargudunen arteko arrakala handitzen ari baita.

    Era berean, langileek enpresan eta bere kapitaleanparte hartzea mesedetzeko formulak bultzatzea jasotzen da akordioan, orain justu lau urte Nafarroako Parlamentuan aho batez onartu zen akordioaren ildo berean. 

    Geroa Baiko Koldo Martínezek aurkeztutako ekimenak 148 senatariren babesa jaso du (Geroa Bai, PSOE, EAJ, Izquierda Confederal, Junts eta ERC), 106 senatarien abstentzioa (PP, EH Bildu eta UPN) eta aurkako bost (Ciudadanos eta Vox).

    Geroa Baik Goi Ganberara aurretik ere eramana zuen mozio honen defentsan Koldo Martínezek gogorarazi duenez, soldatapekoen eta langile autonomoen erosahalmena gordetzeko beharra dago, ez baita azken urteetan emandako produktibitatearen hazkundearekin bat joan, soldaten igoerak lerro laua jarraitu baitu. 

    “Defendatzen dugun konponbidea errenta eta mozkinen gaineko itun handi bat da, alde guztiak inplikatzeko unea baita, langileak eta enpresariak, krisialdietan esfortzuak elkar banatzeko, baina mozkinak ere, oraingoak eta etorkizunekoak egoera ekonomikoak hobera egiten duenean”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko