Koldo Martínez: “Aldaketa mantentzeko elkarrizketan eta negoziatzen jarraitzea da gure lehentasuna”
Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak, jardunaldi berri honetan “aldaketaren indarrekin elkarrizketan eta negoziatzen jarraitzearen alde” egin du. “Elkarrizketarik gabe eta akordiorik gabe aldaketa Nafarroan ezinezkoa izango litzateke”, esan du, aldarrikatuz “lehentasuna aldaketa mantentzea dela”. “Oraindik egiteko legeak daude, hiritarren ongizatean eragina izango dutenak, berdintasunean…”, gaineratu du.
PHT
De la Serna ministroak Euskal Autonomia Erkidegoko sailburuarekin eta Nafarroako kontseilariarekin bihar egingo duen bilera dela eta, Martínezek ziurtatu du “PPren propaganda ekitaldi berri bat” dela. “Aurreko urteetan ikusitako beste ekitaldiak gogora ekartzen didan ekitaldi bat da, eta 30 urte daramatzagu horrela, 30 urte propaganda ekitaldiak eginez”, ziurtatu du, azpimarratuz “Nafarroarentzako hoberena, Nafarroako Gobernuak Estatuari eskaini zion hitzarmena zela”. “Gobernu zentralak hitzarmen hori ez sinatzeko erabakia hartu du eta konpromiso zehatzak eskatuko ditugu, errealitateak, Iruñeko trenbide kiribilaren gainean ere”, nabarmendu du.
HITZARMEN EKONOMIKOA
Azkenik, Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Gobernuaren artean berriki sinatu den Hitzarmen Ekonomikoa dela eta, Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu du Nafarroak 215 milioi eskuratzen dituela “Hitzarmenaren negoziaketan kontseilariaren eta bere lan taldearen kudeaketa bikainagatik” eta gaitzetsi egin du “egonkortasun legea onartu zuenak orain eskatzea 215 milioiak azpiegituretara ematea”.
“Arretaz ikertu behar da eta nahiko genuke gutxienez zati bat helburu sozialei, azpiegiturei ematea. Baina sakontasunez ikertu behar da legea zertara behartzen gaituen ikusteko. Eta Ogasuneko ikuskatzaileek analizatu behar dutela hartu behar da kontutan ere”, azpimarratu du.
Koldo Martínez