Koldo Martínez: “Covid-19aren funtsetatik aldebakartasunez baztertu ondoren, zorra jaulkitzeko baimena lehenbailehen eman behar digu Gobernuak”
Merkatuetara irten eta nafar ekonomia konpontzeko exekutibo zentralak zorpetze muga komunikatu dezan eskatu du senatariak Goi Ganberan
Pandemiak eragindako diru-sarreren gainbehera orekatzeko erabiliko den 5.000 milioiko funtsaren baitan Gobernu zentralak Foru Komunitatea sar dezan eskatu du berriro ere Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak gaurko Goi Ganberaren osoko bilkuran.
Koldo Martínezek Gobernu zentrala premiatu du, hori ez egitekotan, “Nafarroako Foru Komunitatearen zorpetze muga lehenbailehen ezar dezan, honek zor merkatuetara ahalik eta baldintza hoberenetan sartzeko aukera izateko”.
Senatari autonomikoak Nafarroako Parlamentuko gehiengoaren nahia jaso du bere eskakizunean eta ez-ohiko izaera duen funtsaren banaketatik kanpo geratu izana salatu du, beste funts eta aurrekontu mota batzuek dituzten arauetatik kanpo baitago honakoa, eta ohikoetan geratuz kanpo foru komunitateak haien zerga erregimen berezia dela eta.
“5.000 milioiko funts horrek hain egoera berria, hain ez-ohikoa, inork aurreikusi gabekoa, inongo legetan aurreikusi gabekoa konpondu nahi du, Komunitate guztiek eduki beharko luketela funts horretara sartzeko aukera. Katastrofe global hau, hasiera batean osasunari bakarri zegokiona, ez da Estatuko administraritzaren ardura izan, ez eta besteren batena. Baina gastu erraldoiak eragin ditu, hauek ere ez direlarik kudeaketa arazoek eragindakoak izan, eta Nafarroako Ogasunaren diru-sarreretan gainbehera handia ekarri du ere”, azpimarratu du Senatuko bere hizketaldian Koldo Martínez senatariak.
Nafarroako senatari autonomikoak gogorarazi duenez, “Espainiak ere ez dio arrisku horri bere baliabideekin aurre egingo, Europar Batasuneko diru-laguntza garrantzitsuei esker egingo du ordea eta Kontseiluak mailegu moduan planteatzen ari dituen funtsak lortuko ditu, eta finantzatu ahal izateko Europako Banku Zentralean zor publikoa ipintzeko aukera edukiz gainera. Hortaz... Nafarroak ere”, azpimarratu du Koldo Martínezek.
Aurreko osoko bilkura batean Montero ministroak Koldo Martínezekin berarekin konpromisoa hartu zuen diru-sarreren gainbeheraren aurrean Nafarroa konpentsatzeko, Foru Komunitatearekin dauden bialdeko organoak aipatuz. “Baina Hitzarmenaren Batzorde Mistoa deitzera itxoin beharko genuke konpentsazio hori gauzatzeko, eta denok dakigu mekanismo hori martxan jartzeak eraman ohi duen denbora. Nafarroa krisialdiaren hasiera kreditu egoera apartean zegoen, Estatuarenak baino hobeagoak ziren kaudimen ratingekin. Zorraren merkatura jotzeko egoera egoki bat, baina Estatuak baimendutako zorpetze muga ezartzen ez duen bitartean egin ez dezakegun zerbait”.
“Horregatik -azpimarratu du Koldo Martínezek-, Espainiako Gobernuak 5.000 milioi horien banaketatik gu kanpo uztea aldebakartasunez erabaki duenez, beharrezkoa da gure zorpetze muga zein den esatea, Nafarroak zorra jaulkitzeko aukera eduki dezan eta gure ekonomia lehenbailehen berreraikitzen hasteko”.
Koldo Martínez