Itzuli

Koldo Martínez: “Ekainaren 2an euskararen aurka egingo den manifestaldia identitarioa da eta gezurretan oinarritzen da”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak ziurtatu duenez, datorren ekainaren 2an euskararen aurka egingo den manifestaldia “faltsukerietan eta gezurretan oinarritzen da” eta “manifestazio identitarioa, antinafarra eta castellanista” dela esan du.

Gainera, ziurtatu du “ekainaren 2an gertatzen dena dela ere”, Geroa Baik “euskararen normalizaziorako hizkuntza politika demokratikoa eta zentratua” bultzatzen jarraituko duela, “gaur egun Nafarroako Gobernuak burutzen ari duena bezalakoa alegia, hizkuntza politika epela, nahiz eta parlamentuko indar politikoaren bi muturren aldetik kritikak jaso izan”.

Martínezen aburuz, “euskara nafarrek, euskaldunek eta espainiarrek duten aberastasun bat da, euskara mundu guztiaren aberastasuna da”. “Hizkuntza aniztasuna aberastasuna da eta argi dugu guk ez badugu euskara bere desagerpenetik salbatzen inork ez duela egingo”, azpimarratu du, baita ere iritziz “deigarria” dela PSN eta UGT-k martxa honen alde egitea Nafarroan, “bitartean Valentzian eta Balearretan eskuin espainiarrak tokiko gobernuen aurka manifestaldi bera egiten ari duten bitartean”.

“GOÑIREN KUDEAKETA EZIN OKERRAGOAK ETA UPN-REN ISILTASUN KONPLIZEAK AKABATU ZUTEN NAFARROAKO KUTXA”

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Martínezek ziurtatu duenez, Foru Ganberan garatzen ari den ikerketa batzordean “ikusten, analizatzen eta entzuten” ari direnarekin, Nafarroako Kutxa “Enrique Goñiren –erakunde zuzendari nagusi ohia- kudeaketa ezin okerragoak eta UPNren gobernuen isiltasun konplizeak akabatu zuten”.

Martínezek nabarmendu du koalizioak “kutxaren desagerpenaren arrazoien egiaren bila” parte hartzen ari duela batzordean. “Kutxaren kudeaketaren bi eredu zeudela zinez pentsatzen genuen hasieratik. Alde batetik, aurreko zuzendariek eduki zuten eredu bat, eskualdean integratzeko bokazioa zuen kudeaketa eredu bat; eta beste aldetik, Goñi jauna buru zuen eredua, eredu hedakorra eta hotsandikoa”, esan du.

Bere iritziz, “bi eredu ezberdin hauek jatorri berdina zuten, erronka berdinak eduki zituzten eta oso modu ezberdinean amaitu dute”. Eta azpimarratu du “eskualde integrazio eredua jarraitu zuten kutxek gaur egun haien komunitateetan finantza erakundeak dituzten bitartean, hots Ibercaja edo Kutxabank, komunitatearekin zeharo identifikaturik daudenak; beste ereduak existitzeko aukera zuen finantza erakunde baten desagerpenera eraman gaitu eta gure kutxa izan zen hori gaur egun CaixaBanken ehuneko bat baino gutxiago da”.

Modu honetan, adierazi du “ikusten, analizatzen eta entzuten ari garenarekin”, Nafarroako Kutxa “ez zuten batzuen edo besteen akats txiki edo handiek akabatu, Goñiren kudeaketa ezin okerragoak akabatu zuen kutxa, UPNk zeharo babesten duen gestorearen kudeaketak, harekin zeharo identifikatuz; eta UPNren gobernuen isiltasun konplizeak”.

ERLIJIO ORDUAN IKASGELETAN

EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezquerrak ikasgeletan erlijioaren ikasgaia bi ordutatik ordu batera murrizteko proposamen bat dela eta, Martínezek ziurtatu du Geroa Bairentzat “ez dela egokia” une honetan erlijio orduak murriztea, Uxue Barkosek Ganberako osoko bilkuran esan zuen moduan, eta galdegin du ea “laikoagoa ote garen ikasgaia bi ordutik ordu batera murriztearen alde egiten badugu”. “Pertsonak haurdun daude edo ez daude, ez daude pixka bat haurdun”, gaineratu du.

Zentzu honetan, ziurtatu du “hezkuntza laiko bat nahi badugu” eztabaida Kongresura eraman beharra dagoela eta nabarmendu du Geroa Baik “eskolatik erlijioa desagerraraziko duten neurri guztiak” babestuko dituela. Horregatik, lege proposamena aurkeztu duten edo hura babestuko duten indarrak premiatu ditu “eztabaida hau bere lekura eraman dezaten”.

Akordioak “betetzeko” bere kideen eskaera dela eta, Martínezek gogorarazi du “nola aurkeztu zen amaierako ohar hau Aurrekontuak azken orduan aurrera irten zitezen”. Eta azpimarratu du ekimen honek “lan ondorioak dituela” eta “ezin dela egun batetik bestera egin”.

Izena eman gure buletina jasotzeko