Koldo Martínez: “ETBko saioan espainiarrei buruzko adierazpen batzuk Geroa Bai moduan gaitzesten ditugu”
Nafarroako Parlamentuak Geroa Baik eta Izquierda-Ezkerrak elkarrekin aurkeztu duen adierazpen instituzional bat onartu du, Nafarroako Parlamentua “komunikabideei orokorrean zuzenduz eta ikusleei zehazki, eduki baztertzaileak dituzten saioak emititzea ekiditeko bere esku dauden baliabide guztiak erabiltzeko”. Laukoaren babesa eduki du eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoa.
Adierazpen proposamenak beste puntu bat zuen eta ez da onartua izan UPN, EH Bildu, PSN eta PPNren aurkako botoarekin eta Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoa jasoz, ETBko ‘Euskalduna naiz, eta Zu?’ saioari gaitzespena adieraztea proposatzen zuena, “bere edukiak pertsona kolektibo bat (espainiarrak) bere nazionalitatea dela eta mespretxatu eta iraintzen dituelako”.
Geroa Baiko Koldo Martínezek ziurtatu duenez bere taldeak, I-Erekin batera, saioa gaitzesteko adierazpen bat aurkeztu du eta PPri eskatu dio “nahikoa dela gezurrekin, nahikoa da pozoia banatzearekin”, bai eta “errealitatea manipulatzearekin, Geroa Baik gaitzesten ez duela esanez”. “Eusko Jaurlaritzaren ETBren zuzendaritzak saioa erretiratu zuen bere edukia ezagutu zuenean, eta alderdi batzuek hori isilarazi dute”, gogorarazi du Martínezek.
Komunitate Autonomo guztietan Villafranca-k daudela adierazi ondoren, Martínezek esan du “umorea ona dela, umorerik onena bere buruari barre egitearekin hasten dena da”, baina azpimarratu du “pertsonalki nahiago nuke saioa emititu izan ez balitz”. “Zenbait adierazpen Geroa Bai moduan zeharo gaitzesten ditugu”, esan du.
BESTE GAIAK
Bestalde, Aralarreko Done Mikel Santutegiko kapilauak hartutako erabakia dela eta, Aralarreko Aingeruak aurten Parlamentuko egoitza ez bisitatzeko erabakia hartu baitu bisita horren inguruan formakuntza politiko ezberdinen arteko liskarren ondoren, Martínezek nabarmendu du bere alderdiak “eliza-Estatua banaketa defendatzen duela”, baina gaineratu du “horrek ez duela esan nahi Eliza eta erakunde politikoaren artean kontakturik egon behar ez duenik”, eta “errespetua” agertu du “eliza autoritateak hartutako erabakiaren aurrean”.
Azkenik, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onartu du kaleratutako Capraboko 18 langileei bere “elkartasuna eta haien lanpostuak mantentzeko egiten ari diren mobilizazioei babesa” helarazten dien adierazpen instituzionala. Testua Ganberako taldeek aurkeztu dute.
Koldo Martínez