Itzuli

Koldo Martínez: “Ikurren Legea bertan behera uztea beharrezkoa da arau errepresibo eta zigortzailea delako”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Eledunen Batzarrak tramitera onartu du astelehen honetan Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda Ezkerrak aurkeztutako lege proposamena, Ikurren Legea bertan behera uzteko eta osoko bilkuran irakurketa bakarreko prozedimenduan eztabaida dadila adostu dute.

Geroa Bairen parlamentuko eledun Koldo Martínezek adierazi duenez Ikurren Legea bertan behera uztea “beharrezkoa”, gaur egungo araua “errepresiboa eta zigortzailea” baita, eta “zeharo demokratikoa eta Nafarroako ikur ofizialekiko begirunetsua den” proposamena dela defendatu du, “aintzakotzat hartzen baititugu”.

Gaur egungoa bertan behera utzi ordez lege berri bat ez aurkeztearen zergatiagatik galdetua, Martínezek esan du “lehentasuna duena eta premiazkoa dena lege zigortzaileak bertan behera uztea da”, eta gaineratu du “egongo dela denbora beste ekimen batzuk aurkezteko, adostasunetara iristen bagara bederen”. Espero du gainera, toki erakundeek beste bandera bat ipintzea erabakitzen badute “udalbatzan eta gehiengoz hartutako erabakiaren ondorioz izatea”, ez alkate batek berak bakarrik erabakitzen duelako.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onartu du “HIES gaixotasun infekto-transmitigarri moduan kontutan hartzeko aldaketa” Ganberak babestea eskatzen duen adierazpen instituzionala.

Zehazki, adierazpena Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E parlamentu taldeek aurkeztu dute eta “Gaixotasun Infekzioso eta Mikrobiologia Klinikoaren Espainiako Elkarteko (SEIMC) HIES Ikertzeko Taldeak (GESIDA) eskatutako aldaketaren alde egiten da, HIES gaixotasun infekto-transmitigarri moduan kontutan hartzeko, orain arte ez infekto-transmitigarri moduan izan ordez”.

Gainera, Nafarroako Parlamentuak “#conVIHesposible kanpainarekin bat egiten du sare sozialetan arazo honi buruz kontzientziatzeko helburuarekin bai eta GIBen eramaile diren pertsonek pairatzen duten bazterkeria sozio-laboralari buruz ere”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko