Koldo Martínez: Madrilen Nafarroaren ahotsa izateko helburua lortzen ari dugu
Senatuan Nafarroaren autogobernuaren defentsan eta kausa aurrerakoien defentsan aritzeko bere konpromisoa berretsi du senatari autonomikoak
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako Parlamentuak izendatutako senatari autonomikoak, Madrilen legegintzaldiko bi urte eta erdi hauetan egindakoaren balantzea egin du gaur.
Prentsaurrekoan Koldo Martínezek Goi Ganberan egindako lan sutsua azaldu du, bai eta “kausa aurrerakoiekin, bidegabekerien salaketan, berdintasunaren aldeko lanean eta Nafarroaren autogobernu ahalmenaren aldarrikapenean” Geroa Bairen konpromisoa ere.
Geroa Baiko senatariarekin batera koalizioko beste kideak egon dira ere, hala nola Uxue Barkos bozeramailea, eta gogorarazi duenez, burututako proposamenak, gehienak, %60 onartuak izan dira. “Eta haien helburua, besteak beste, landa eremuaren despopulazioaren aurkako borroka, haurren eskubideen defentsa, justizia unibertsala eta oroimen historikoa izan dira, bai eta Europako funtsen banaketa orekatu eta zuzena ere”.
Nafarroaren ahotsa Madrilen
“Senatari autonomiko moduan nire izendapena onartu nuenean agertu nuen helburuetako bat lortzen ari gara gainera, Madrilen Nafarroaren ahotsa izatea alegia. Estatuko Aurrekontuen negoziazioaren bitartez, Nafarroarentzako 19 milioi euro baino gehiagoko inbertsio garrantzitsuak adosten egin dugu.
Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak bere prentsaurrekoa aprobetxatu du “ministerioekin edo Madrileko organismo ofizialekin egiteke dauden gaiak dituztenak” haiei helaraztera animatzeko, “batzuetan itxirik daudela diruditen ateak ea irekitzen diren ikusteko”.
Geratzen den urterako erronkak
Datozen hilabeteetara begira dituen helburuen artean, espainiar demokraziaren kalitatean sakontzeko beharra berretsi du, “Gobernuak Mikel Zabalzarekin zer gertatu zen argi dezan eskatzen jarraituko dugu, bai eta Pegasus malware-arekin zer gertatu den ere”.
“Nafarroaren autogobernua berresten jarraituko dugu, eta Estatuarekin ditugun harremanen aldebikotasuna defendatzen. Eta egin gabe dauden transferentziak eskatuz. Ez da normala Trafiko eskumenaren transferentzia, beste erkidegoek jada badutena, arazo teknikoen aitzakiarekin atzeratzen jarraitzea”, azpimarratu du.
Senatari autonomikoaren arabera, “demokrazia enpresetara ere eramatearen beharra aldarrikatzen jarraituko dugu, langileriari eta klase ertainei azken urteotan lapurtu zaien erosahalmena itzultzeko”.
Koldo Martínez