Itzuli

Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoa, Juan Carlos Borboikoaren ustezko legez kontrako jardueren gainean Goi Ganberan ikerketa batzorde bat sortzearen alde agertu da

Senatuko talde politiko batzuek aurkeztu duten ekimenak balizko kapital zuriketa delituari buruz orain arte ezagutzen denaren berri ematen du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Nafarroako senatari eta Geroa Baiko kideak, “Errege Etxeko kideek ustez burututako legez kontrako jarduerak eta Saudi Arabiarekin edukitako eragin politiko, diplomatiko eta komertzialak” ikertzeko Goi Ganberan ikerketa batzordea sortzearen alde agertu da. Senatuko Mahaiari egindako eskakizuna gaur goizean erregistratu dute Izquierda Confereral (Adelante Andalucía, Mès per Mallorca, Más Madrid, Compromís, Geroa Bai, Catalunya En Comú Podem), Esquerra Republicana-EH Bildu eta Junts Per Catalunya taldeek.

Eskabide horren zioen azalpenak ikerketari buruz orain arte ezagutzen denaren berri ematen du, Juan Carlos Borboikoaren aldetik balizko kapital zuriketa delitu bat izan daitekeela adieraziz, bai eta Felipe Borboikoa Espainiako Estatu Burua, Panamako sozietate instrumental baten bitartez bere aitak Saudi Arabiatik jasoko lituzkeen 100 milioi euroren onuraduna dela dioen The Telegraph egunkariak aditzera emandako informazioa ere. Diru hori, egunotan ezagutu denaren arabera, “Mekara AVE-a eramateko Espainiako enpresa ugariri esleitutako 6.300 euroko kontratuari loturiko jarduera komisionistarekin” zer ikusia du dirudienez.

Botere Legegilearen “betebeharra”

Eskakizuna izenpetzen dutenek gogorarazi dutenez “Botere Legegileak gertaera hauek ikertzeko betebeharra du, bertatik eratorri daitezkeen erantzukizunak garbitzeko, bai eta Errege Familiaren eta hari loturiko pertsonen jarduera fiskalizatzeko egokiak diren neurriak hartzeko ere”.

Horregatik, legez kontrako ustezko jarduera hauen gaineko Ikerketa Batzorde bat Senatuan sortzea proposatzen da, bere lanaren helburu moduan gai ugari ezarriz. Horrela, “kontratu komertzialak esleitzeko, Estatu Buru ohiaren partaidetzarekin egitura opakoak” ote zeuden ikertuko dela iragarri da, bai eta “Errege Familiako kideek paradisu fiskaletan dituzten balizko legez kontrako kontuak” ere.

Batzorde horrek Juan Carlos Borboikoa errege emerituaren jarduerak ikertuko ditu ere, bai “kapitalen ustezko blokeoa” dela eta, bai eta “bere balizko komisionista jarduerak” direla eta ere. Halaber, “Estatu Buru ohiaren legez kontrako edo legez kanpoko jardueren onuradunak” ikertzea planteatzen da, “eta bereziki, onuradun horien artea egungo Estatu Burua ote dagoen”.

Izena eman gure buletina jasotzeko