Itzuli

Koldo Martínez: “Nafarroaren errealitate aldakorrak beldur handia ematen dio eskuinari”

Geroa Baiko senatariak berriro ere Catalani gogorarazi dio euskara gaztelaniari inposatzen zaionik fake news bat dela

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    0 eta 3 bitarteko zikloa doakoa izateko hezkuntza legean aurrerapausoak emateko Geroa Bai, PSOE eta Coalición Canaria formakuntzen artean adostutako mozio baten Senatuko eztabaidan, Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak Nafarroan euskararen inposaketari buruzko Antonio Catalanen etengabeko aipamenei erantzun die. “Nafarroako errealitate aldakorrak beldur handia ematen dio eskuinari. Kontserbadore izateari utzi eta gizarte moderno, garaikide, demokratiko eta anitz bilakatu den Nafarroa bati, pertsona guzti-guztiak aldarrikatzen dituena eta bere bi hizkuntzak aldarrikatzen dituena, hots gaztelania eta euskara”.

    “Zuk Ganbera honetara berriro ekarri duzun euskararen inposaketa -erantzun dio Koldo Martínezek UPNko senatariari- fake news bat da, asko errepikatu izanagatik ere egia bihurtzen ez den gezur bat”. “Nafarroako eskuinak ez du demokrazia zer den ulertzen amaitu. Demokrazia bozken, elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren batuket dela ez du ulertu. Eta horregatik demokrazian batzuetan gobernura batzuk iristen dira eta besteetan beste batzuk”.

    Geroa Baik, Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoaren bidez, PSOE eta Coalición Canariarekin batera mozio bat adostu du Senatuan, Gobernua premiatuz Hezkuntzaren legea aldatu dezan 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloaren unibertsaltasun ez derrigorrezkoa aldarrikatzeko, bai eta harren doakotasun progresiboa ere.

    Legez besteko proposamenak ere exekutibo zentralari eskatzen dio, beti ere komunitate autonomoen eskumenekiko errespetutik, hezkuntza akonfesional bat lortzeko beharrezko baliabideak bermatu ditzan, parekidetasunean eta sistemaren gaitasun inklusiboan oinarrituz.

    Koldo Martínezek positibotzat jo du Senatuan eman den akordioa. “Nafarroan, 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntzaren doakotasunerako pausoak ematen ari dira. Eta orain Gobernu zentralari eskatzen diogu hezkuntza legearen baitan sar dezan 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza unibertsalizatu eta doakotasunerantz aurrera egin dadila”

    Izena eman gure buletina jasotzeko