Itzuli

Koldo Martínez: “Ongietorriek biktimak berbiktimizatzen dituzte eta demokraziarekin bateraezinak dira”

“UPN frankismoaren deslegitimatzearekin ere hain tinkoa izatea gustatuko litzaiguke”

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Espetxetik ateratako ETAko presoei egiten zaizkien ongietorriak kritikatu ditu gaur Goi Ganberako osoko bilkuran Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak, horiek “etikoki zeharo onartezinak” direla adieraziz, “biktimak berbiktimizatzeaz gain, demokraziarekin bateraezinak diren baloreen adierazpen publikoak direlako ere”. Geroa Baiko senatariak ere gogorarazi duenez, Uxue Barkos buru zuen exekutiboak sortu zuen Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoa eta Geroa Baiko Ana Ollok zuzentzen duen Herritarrekiko Harremanetarako departamentua da Nafarroan Bizikidetzarako Lehen Plan Estrategikoa bultzatzen ari duena.

    Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “Geroa Bain beti gaitzetsi eta kondenatu dugu ETAren indarkeria bidegabea eta ilegitimoa. Helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabileraren gaitzespena gure DNAren zati da”, baina Alberto Catalán formakuntza kontserbadoreko senatariari azpimarratu dio “guri ere ongietorri publiko hauek nazka ematen digutela. Terrorismoa deslegitimatzea beharrezkoa da, frankismoa edo beste edozein diktadura totalitario mota bezain aurkakoa baita askatasunarekiko. Eta iragan frankistaren deslegitimatze horretan gurekin bat egitea eta gu bezain tinkoak izatea gustatuko litzaiguke”.

     

    Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, “ongietorriek” nabarmen egin dute behera eta galdegin du “UPNri benetan enbarazu egiten diona ekitaldi hauek ez ote diren, espetxe politika berria baizik, azkenean demokraziarekin bat datorren politika alegia, eta bergizarteratze helburuak dituena, Konstituzioan jasotzen den helburua izanik hori, nahiz eta batzuek Konstituzioa klinex moduan erabiltzen duten interesatzen zaienean hartuz eta enbarazu egiten dienean zaborrontzira botaz”.

     

     UPNk Bizikidetza Plana lantzeko lan eta elkarrizketa mahaietatik bere burua autobaztertu izana deitoratu du ere Koldo Martínezek, horretarako “aitzakia ahulak eta iraganeko garaietakoa den diskurtsoa” erabiliz.

     

    “Geroa Baitik alor honetan UPNk hartutako jarrera deitoratzen dugu, eta jokabidea aldatzera animatzen dugu, ETAren indarkeriari eta bere kideek gauzatutako bidegabekeriei zuzenduriko neurriak bakarrik defendatzeari utz diezaion eta ezberdinen arteko elkarrizketaren garrantzia eta beharra ere aitortzen has dadin, bizikidetza ez baita posible beharrezkoa den elkarrekiko errekonozimendurik gabe. Ausar zaitezte! Ez eduki beldurrik eta libra zaitezte ezberdinarekiko beldurraz!” amaitu du adieraziz senatari autonomikoak.

     

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko