Koldo Martínez: “Pausu garrantzitsua eman dugu Senatuan guraso bakarreko familien eskubideak gainontzeko familienenetara parekatzeko”
Geroa Baik aurkeztutako proposamenek jaiotza, zaintza eta esnealdi baimenak parekatzea bilatzen dute
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak bere poza agertu du guraso bakarreko familien eskubideak gainontzeko familienenekin parekatzea Gobernuari eskatzen dion legez besteko proposamen bat Goi Ganberan onartu izanarekin. Geroa Baiko senatari eta Familiaren Eskubideen Batzordean Izquierda Confederal taldeko bozeramaileak, lege aldaketa onen alde agertu diren alderdien borondatea eskertu du, denak PP eta Vox izan ezik alegia, hauek abstentziora jo baitute, senatariak aurkeztutako bost zuzenketak onartuak izan baitira eta, Gobernuak bere egiten baditu, orain bazterturik dagoen kolektibo honen abantailak areagotuko direlako.
“Bost zuzenketa hauek hasiera batean PSOEk aurkeztutako testua sendotzen dute. Senatuak Gobernuari aurkeztuko dion proposamenean hobekuntzak sartzea lortu dugu, jaiotza eta adin txikikoaren zaintzarako baimenak, bi gurasotako familia batean bigarren gurasoak edukiko lukeen denborarekin parekatuz. Baita ere esnealdi baimenean. Eta proposamen honek aurrera egiten badu, pauso garrantzitsua emango dugu eskubideen parekatzean, orain arte bikoterik ez zuten ama eta aitak desabantaila egoeran baitzeuden”, azpimarratu du Koldo Martínezek.
Senatariak aurkeztutako beste zuzenketekin, familia, haurtzaro eta genero berdintasunera zuzenduriko politika publikoen baitan guraso bakarreko familiak ere sar daitezen bermatzea bilatzen da. Onartutako beste zuzenketa batean, komunitate autonomoen eskumenak murriztu gabe, guraso bakarreko familiak akreditatzea ahalbidetu dadin proposatzen da, horrela familia ugariek lehen seme-alabatik dituzten onura berberak edukitzeko aukera izan dezaten. Senatari autonomikoak bultzatutako, eta era berean taldeen gehiengoak onartutako beste zuzenketa batek, laguntzak eskuratzeko irizpide ekonomikoetan etxebizitza osoko gastua kontuan hartzea du helburu, hura sostengatzen duten helduen kopurua dena delakoa ere.
Koldo Martínezek Asociación Madres Solteras por Elección elkartearen zein Ama Senargabeen Elkarteen Federazioaren lana eskertu du. “Haiek erakutsi digute bidea eta ekarpenak egin dituzte hasierako testua hobetzeko eta familien arteko parekidetasuna benetakoa izateko, gaur egun bikotearekin bizi edo ez arabera egiten den bazterkeria ekidinez, hori inoiz ez bailitzateke kontuan izan behar laguntza ekonomikoak edo kontziliazio arlokoak eskuratzerako orduan. Adin txikikoaren interes gorena gailentzea da garrantzitsuena, ezin baita bere familia ereduaren arabera bazterturik egon. Gobernuak Senatuaren eskakizun hauek kontuan edukitzea espero dut eta ahalik eta azkarren ezar ditzan”, nabarmendu du Koldo Martínezek.
Koldo Martínez