Itzuli

Koldo Martínez: “Zalantzak ditugu udalbatza batek legeak aitortutako eskubideak murrizteko aukerarik duen”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Arartekoak txostena egingo du, laukoak hala eskatua, Zizur Zendeako Udalak eremu ez euskaldunera pasatzeko eskaeraren gainekoa, bai eta eremu mistora pasatzeko 43 udalen eskaerei buruzkoa ere, azken kasu honetan UPN eta PPNk astelehen honetako Parlamentuko Eledunen Batzarrean ahoz eskatua.

Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak adierazi duenez, Zendeako Udalak hartutako erabakiak “Zendeako 8 kontzejuetako 7ren aurkako jarrera du eta horiek eskatu diote laguntza Parlamentuari”. “Zalantzak ditugu udalbatza batek legeak aitortutako eskubideak murrizteko aukerarik duen, baita ere udalaren erabakiak Euskararen Legearekin bat datorren edota Hizkuntza Gutxituen Europako Kartarekin ere”, esan du.

“Honek UPN eta PPNren erantzun gogorra izan du, txostena eskatzeko arrazoia ulertzen ez dutela esanez” azaldu du Martínezek, azpimarratuz “UPNk eta PPk ahozko bidez Arartekori txosten bera egin dezan eskatu diotela ondoren, baina eremu mistora pasatzeko eskaera egin duten 43 udalen erabakiaren gainekoa”. Esan duenez, printzipioz “ez dugu eskubideen murrizketen aldekoa den neurri baten alde egingo, Zendeako zortzi kontzejuetatik zazpiren aurkako jarrera duenean gainera”.

Ekainaren 3rako “Nafarroako bandera defendatzeko” deitu den manifestaldia dela eta, Martínezek esan du “erabat ados gaudela pertsonek bere iritzia askatasunez edukitzeko eskubidearekin bai eta askatasunez manifestatzeko, eta ez dugu ezer esatekorik egin nahi den edozein manifestaldirekin”. “Gaur argitaratu den artikulu batek argitzen duenez manifestaldia ez da bandera batengatik baizik eta Nafarroako Gobernuaren aurka eta horretarako Nafarroako bandera erabiliz”, esan du, “onargarria ez dela” iritziz. 

Izena eman gure buletina jasotzeko