Koldo Martínezek Celáa Legeari Sentuan zuzenketak aurkeztu dizkio hezkuntza sistema osora Etika irakasgaia hedatzeko
Senatariak proposaturiko aldaketek ikasle zaurgarrienei babes handiagoa ematea bilatzen dute ere
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak hogei zuzenketa aurkeztu dizkio datorren asteartean Goi Ganberan eztabaidatuko den Hezkuntzarako Celáa Legeari. Zuzenketak Etika ikasgaia sartzearen beharra aldarrikatzen dute, bai eta haur zaurgarrienen babes eta ongizatea bermatzeko neurriak ere, hala nola 0 eta 3 urte bitarteko haur hezkuntzan plaza finkoa edukitzeko eskubidea aitortzea edo haurtzaroaren aurkako indarkeriaren prebentzio eta identifikaziorako programen hedatzea, bai eta eskola etapa guztietan hezkuntza afektibo-sexualaren hedapena ere, besteak beste.
Save the Children, haurren eskubideen defentsan espezializaturiko nazioarteko GKEak proposaturiko zuzenketak bere egin ditu senatari autonomikoak. “Save the Children-en zuzenketek hezkuntza erreforma berriari eduki sozial handiagoa ematea eta egoera zaurgarrian dauden haurren benetako berdintasuna bermatzea bilatzen dute, eta Geroa Baitik garrantzitsua deritzogu eskaera horiei bide ematea eta legea hobetzeko Senatuko eztabaidan sartzea”.
Etika ikasgaia curriculumean barneratzearen beharra azpimarratu du Koldo Martínezek, bai eta modu zehatzean Balore Zibiko eta Etikoetan Hezkuntza ere. “Osasunerako hezkuntza lantzea beharrezkoa deritzogu, hezkuntza afektibo-sexuala barne, formakuntza etikoa, genero berdintasuna eta elkarrekiko errespetua eta berdinen arteko lankidetza ere. Nafarroan arrakastaz ezarritako Skolae programak aurreikusten dituen alorrak dira eta lege berri honetan espresuki jaso behar direla deritzogu”.
Ikasleek partaidetzarako duten eskubidea jasotzen dute ere zuzenketek, Ordezkari Batzorde eta ikasle elkarteen bitartez. Koldo Martínezen zuzenketa batekin, hezkuntza laguntzarako behar berezia duten ikasleak orokorrean aurreikusitakoa baino proportzio handiagoan kontzentratzen dituzten hezkuntza zentroek ez dute derrigorrean plazarik erreserbatu beharko behin ikasturtea hasita ikasle berrien sartzerako, “matrikula bizia” deitzen den horren kudeaketa segregazioa areagotzen duen faktorea baita.
Zuzenketa batean ere jasotzen denez, zentroek kuota ordaindu beharreko jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoen eta eskola zerbitzuen eskaintzaren izaera boluntarioa derrigorrean ezagutzera eman beharko dute, zentroa aukeratzeko orduan baliabide gutxieneko gurasoentzako eragin aldentzailea eduki ez dezaten.
Koldo Martínez