Koldo Martínezek dio UPNk “bere lotsak estaltzeko” eta “datu ekonomiko onak isilarazteko” hitz egiten duela Barkosen dietei buruz
Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek kritikatu duenez “UPNk haizagailua martxan jarri du berriro, Nafarroako Fiskaltzak, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak bai eta AGko bigarren Aretoak esandakoa ahazten duenarena eginez, Uxue Barkos Lehendakariak diputatua eta zinegotzia zenean kobratu zituen dietetan deliturik ez zegoela esan baitute alegia”.
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan, Koldo Martínezek gaitzetsi egin du UPNk “ahazkor plantak egitea Kontuen Ganberak, Arartekoak eta Iruñeko Udalak dieta horien kobratzean inolako irregulartasunik antzeman ez zutela esan baitzuten”.
Esan duenez, “50 zinegotzik baino gehiagok, dozena bat UPNko kideak, orain Uxue Barkos auzipetu nahi duten prozedimendu berarekin kobratu zuten”. “Prozedimendu hura Yolanda Barcinak ezarri zuen alkate zenean eta Enrique Mayaren babesa izan zuen azken hau alkate izan zenean ere”, azaldu du.
Martínezen hitzetan, “haien lotsak estaltzeaz gain, orain gutxi gertatu diren kasuetan, hala nola UAGN eta Ultzamako biogas planta, Nafarroako datu ekonomiko onak isilarazi nahi dituztela iruditzen zait”. “Enpresen sorrerak gora egin du eta Nafarroan langabeziak behera egiten ari duela estali nahi dute ere”, esan du.
Bere iritziz, “UPNn proposamenik gabeko politikaria dira, politikari txarrak dira, kudeatzaile ezin okerragoak dira, eta iragarle moduan ez dute bakarra ere asmatzen”.
ULTZAMAKO BIOGAS PLANTA
Bestalde, Nafarroako Parlamentuak ostegun honetako osoko bilkuran Ultzamako biogas plantaren gaineko ikerketa batzordea sortzeko bozketa egingo du, laukoaren proposamena eta PSN eta PPNk alde egingo dutela iragarri dutena. UPNk adierazi du ostegunean azalduko duela bere jarrera.
Komunikabideei adierazpenetan, Martínezek azpimarratu du Kontuen Ganberaren txostena “birrintzailea” dela eta esan du “ilegaltasuna urratzen duten gaiak daudela, zeharo ilegalak ez badira, etika eta moralik gabekoak”. “Kontuen Ganberako presidentean entzun ondoren, espero dut ikerketa batzordea martxan jartzea eta Fiskaltzak dioenaren zain gaude”, adierazi du, bai eta azpimarratu “biogas plantak oso usain txarra duela UPNrentzako”.
Koldo Martínez