Itzuli

Koldo Martínezek forutasuna eta Nafarroako aldaketaren egonkortasuna aldarrikatu ditu Ciudadanos eta eskuin osoaren erasoen aurrean

Pablo Iglesiasek Nafarroa jarri du ezberdinen arteko koalizio baten emaitza positiboen adibide gisa

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Senatuan gogorarazi du Nafarroako aldaketak, Uxue Barkosen gobernuarekin hasi zen horrek, “egonkortasun, lasaitasun, zoriontasun eta justizia sozial eta askatasun urteak ekarri zituela Nafarroako jendartera. Gaur aldaketak dirau Alderdi Sozialistako Chiviteren gobernuarekin, Geroa Bairekin eta Podemosekin, eta eskuinek iragartzen zuten apokalipsirik ez da egon. Haiek agintean ez dauden bakoitzero dena zilegitasunik gabekoa dela dirudi. Eta, zorionez, ez da hala. Nafarroa aldatu egin da, Espainia aldatu egin da eta Europa hobera aldatu da”, azpimarratu du Koldo Martínezek Garapen Ekonomikoaren Helburuei buruzko Kongresua-Senatua Batzorde Mistoan, bertan Pablo Iglesias Gobernuko lehendakariordeak ere partu hartu duelarik.

    Geroa Baiko senatariak Francisco Igea, Ciudadanoseko buruzagi eta Gaztela eta Leoneko Gobernuko lehendakariordearen adierazpenei erantzuna eman die ere, gaur bertan Foru Erregimenari amaiera ematea eskatu baitu Ciudadanoseko politikariak. “Hori ez da demokraziarekin bateragarria, ez eta Espainiako herri ezberdinen artean dugun anaiarteko harreman solidarioarekin ere. Eta, zehazki, Nafarroan eta EAEn Konstituzioaren aurrekoak diren eskubide historikoekin eta Konstituzioak berak aitortu eta babesten dituenak”, ziurtatu du.

    Nafarroako aldaketaren defentsan Geroa Baiko senatariak egindako adierazpenak Gobernuko lehendakariorde Pablo Iglesiasek berretsi ditu Goi Ganberan egindako saio berean, honek Koldo Martínezen hizketaldiari erantzunez Nafarroa jarri duelarik ezberdinen arteko koalizio gobernu baten adibide gisa. “Zuek, nafar aurrerakoiak, horren adibide zareten gauza baten garrantzia azpimarratu nahi dut, ezberdinen arteko koalizio gobernu batek herritarrentzako emaitza erabat positiboak eduki ditzakeela mahai gainean jarri alegia, kasu honetan, Nafarroako herritarrentzako”, nabarmendu du Iglesiasek. “Nire ustez -gaineratu du lehendakariordeak- Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko batzorde honetan mantentzen ari dugun doinuak oso ona den zerbait erakutsi digu, aurrerakoiok gure artean elkar ulertzen dugunean, eskuina oso deseroso dagoela alegia”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko