Itzuli

Koldo Martínezek haurrenganako abusuen aurkako legearen alde bozkatu du foru eskumenak babestea lortu ondoren

Legeak 35 urteetaraino luzatzen du abusu delituen preskripzioa, senatariak ere proposatu zuen bezalaxe

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Hitzaldi hunkigarria eginez, haurtzaroan abusuak jasan zituzten haien esperientzia lazgarria lehen pertsonan helarazi zioten heldu nafarrak aipatuz, Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak bere babesa agertu dio indarkeriaren aurrean haurtzaro eta nerabezaroaren babeserako legeari, goizalde osoan zehar luzatu den negoziazio baten ondoren alor honetan foru eskumenak babestea lortu ondoren.

    Koldo Martínezek gogorarazi duenez, abusu delituen preskripzio epea handitzeko Geroa Bairen proposamen bat jasotzen du ere testuak, legearen idazketa berrian 35 urtetaraino luzatuz. Modu honetan salaketak egitea mesedetzen da, abusuen eragiten duten estigmatizazioa dela eta, biktima askori horiek gauzatzea asko kontatzen baitzaie.

    Gaurko goizaldean zehar, haurtzaroaren eta nerabezaroaren babes alorrean Nafarroako Gobernuaren eta hiru Foru Aldundien eskumenak bermatzen dituen transakziozko zuzenketa bat onartzen zuela iragarri dio PSOEk Nafarroako senatari autonomikoari, horrela Koldo Martínezek bere botoaren zentzua aldatzea erabaki du, beste moduz ezezkoa izango bailitzake, foru eskumenen babesa ez onartzekotan alegia.

    “Jaun andreok, gaurkoan nire lagun maite Koldo, Andoni, Marcos, Miren, Arantxa, Javi, Diego eta beste askori nire agur hunkitua bidaliz baino ezin dut hasi, haiekin negar egin baitut, bihotza apurtu baitzait, Nafarroan eta Estatu osoko beste tokietan abusuak jasotako adin txikikoen esperientziak entzunez. Lagun horrekin, familia baten aita dena, egun batean kontatu zidana orain gutxi izan zela, bere seme-alabekin etxean La mala educación Almodóvaren filma ikusten, konturatu zenean hori bera izan zela berak jasan zuena eta hainbesteko sufrimenduan eragin ziona. Beste lagun horrekin, abusuak gehiago jasaten ez zituen bere anaiak bere buruaz beste egiten amaitu zuen ikastetxe berean egoiliar sartu zutena eta bera ere abusatzaile berberen biktima izaten amaitu zuen lagun horrekin”, hasi du bere hizketaldia Geroa Baiko senatariak.

    Koldo Martínezek Nafarroako autogobernuaren defentsa sutsua egin du. “Jaun andreok, senatari autonomiko izendatu nindutenean, nire lana Nafarroarentzako hoberena zena, eta hortaz Estatuko herritar guztientzako hoberena zena, defendatzea izango zela esan nuen. Eta horregatik, beharrezkoa den lege honi aurkeztu dizkiodan zuzenketetako batek ziurtatzen du lege honek Nafarroari tratu txarra ematen ziola, bere haurrei, bere helduei ere, Nafarroako herritar guztiei, gure Foruan eta Estatuarekin harremanetan nafar izateko gure moduan bere nortasun ezaugarririk handiena eta elkarbanatuena baitu. Bai, lege honek, idatzirik zegoen moduan, gure autogobernua urratzen zuen, Estatuan eta mundu osoan egoteko eta izateko gure modua urratzen zuen. Hasiera batean idatzirik zegoen moduan indarkeria eragiten zigun”, azpimarratu du Martínezek, Nafarroak alor honetan dituen eskumen esklusiboei errespetua bermatzeko xedapen gehigarri bat azken orduan onartu ondoren, bere botoa aldekoa izango zela adierazi aurretik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko