Koldo Martínezek Klima Aldaketaren Legearen alde egin du, baina gaur egungo gazte belaunaldia “galzoriko espeziea” dela dio eta kolektiboarentzako laguntzak eskatu ditu ere
Klima Aldaketaren Legeak instalazio eoliko edo fotovoltaikoak dituzten udalerriei konpentsazioa ematea eskatu du ere
Koldo Martínez senatari autonomikoak negazionistak kritikatu ditu Klima Aldaketaren Legearen eztabaidan, aldi berean gure gazteen prekariotasuna ekiditeko ekintzak eskatuz ere, “historiako zorrik handiena utziko baitiegu”, eta gazte belaunaldia “galzoriko espeziea” dela esan du ere. Energia eoliko edo fotovoltaikoko instalazioak dituzten landa eremuko udalerrientzako konpentsazioak eskatu ditu ere eta trenez bi ordu eta erdi baino gutxiagoan egion daitezkeen ibilbideetan hegaldiak deuseztatzea proposatu du ere, beste neurri batzuen artean.
Klima Aldaketaren Legearen eztabaidan izandako hizketaldian, giza jarduerak klimarengan duen eragina ukatzen dutenei kritika gogor batekin asi da Koldo Martínez, eta Planetaren etorkizunari begira ezer ez egiteak dakarren arriskua mahaigaineratu du. Jarraian, Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez, “larrialdi klimatiko batean bizi gara, zalantzarik gabe. Baina, larrialdi sozial batean eta belaunaldien arteko larrialdi batean bizi gara ere”.
Klima Aldaketaren Legeari zuzenketak
Geroa Baik zuzenketa ugari aurkeztu dizkio gaur Senatuan eztabaidatzen zen Klima Aldaketaren Legeari. Zuzenketetako asko parekidetasunarekin eta familia zaurgarrienei energia hornidura bermatzeko beharrarekin harremana dute.
Koldo Martínez