Itzuli

Koldo Martínezek Montero ministroaren agerraldia eskatu du Europako funtsen inguruko gaiak azal ditzan

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak María Jesús Montero Ogasun ministroaren agerraldia eskatu du Goi Ganberan, Susperraldirako Europako Funtsak eskuratzeko aukera duten proiektuak zehazteko exekutibo zentralaren eta gobernu autonomikoen arteko lankidetza maila zein izango den ezagutzeko, bai eta enpresa zein erakundeek horiek eskuratzeko ministerio ezberdinek irekiko dituzten deialdien egutegia zehaztu dezan, eta mailegu bidez iritsiko diren funtsen zatia, eskatzen badira, nola finantzatzea aurreikusten duen azal dezan ere.

    “Une hauetan, ezohiko funts hauek eskuratzeko EBren irizpideen baitan sar daitezkeen proiektuak zehazteko Nafarroako Gobernuko eta ministerioetako alor ezberdinetako arduradunen arteko harremana ona dela dirudi. Eskuragarri dugun informazioaren arabera foru exekutiboak aurkezten ari dituen ekimenek harrera ona izaten ari dute eta horietako asko gauzatzea espero dugu. Aurreko lan serio eta arduratsua burutu da kontseilaritzetatik proiektuak egokitzeko eta, zalantzarik gabe, horrek bere saria edukiko du proposamen horiek onartzerako orduan”, nabarmendu du Koldo Martínez senatari autonomikoak.

    “Hala ere -azpimarratu du Koldo Martínezek-, oraindik ere argitu gabeko zalantzak daude funts horien kudeaketan eta horregatik eskatu du Montero ministroaren agerraldia, modu honetan administraritzek zein enpresek laguntza deialdien egutegi zehatza ezagutu dezaten”.

    “Argitu gabe dago ere zeintzuk izango diren mailegu bidez Europatik iritsiko diren funtsen zatia finantzatzeko Exekutibo zentralak proposatzen dituen formulak, horiek eskatzen badira bederen, Sánchezen Gobernuak ez baitu guztiz argitu eskatuko dituen, eta hori argitzea beharrezkoa da, beste 70.000 milioi osagarriri buruz hitz egiten ari baikara”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, “Europar Batasunaren aburuz eskualde eta toki erakundeetako agintariak ‘kide garrantzitsutzat’ eduki behar dira erreforma eta inbertsioen ezarpenean, herritarren arazoetatik eta ekonomia errealetik gertuen daudenak baitira. Beharrezkoa da, hortaz, gai honetan ere  baterako gobernantza politika bat edukitzea, jasoko ditugun baliabideen eraginkortasuna hobetzeko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko