Koldo Martínezek oposizioaren erreakzioak kritikatu ditu Tapia sailburuaren adierazpenak direla eta
Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak Tapia Euskal Autonomia Erkidegoko Sailburuaren adierazpenen aurrean oposizioko alderdiek edukitako erreakzioak kritikatu ditu. Foru Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Martínezek azpimarratu duenez “esan nuen PHTren ekitaldi hori propaganda politikorako ekitaldi bat zela eta hala izan zenaren uste osoarekin irten nintzen hortik, Tapia kontseilariak bere ideologiaren eta trena ikusteko duen moduaren propaganda egiteko erabili zuen ekitaldi bat izan baitzen ere”, “joko demokratikoaren baitan zeharo normala dena ere”.
“Oposizioko buruzagiei ere min egin die Tapiak 4 euskal hiriburuei buruz hitzegiteak”, esan du, horri helduta Iruñeko hainbat kontzeptu aipatuz, hala nola, Aldapa, Azpilagaina, Ermitagaina, Larrabide edota Mendebaldea, “euskarazko kontzeptuak, hortaz Iruñeak euskal hiriburutaz zeozer badu”. “Iruñean eta Nafarroan dagoen bizikidetza baketsuarekin hausteko ez gaitzatela deitu”, esan du.
Gai hau azaltzeko Barkosen agerraldia ez onartzeari buruz Martínezek esan du Parlamentuko araudiak dioela Gobernuko kideak bere eskumenekoak diren gaiei buruz hitz egiteko deitzeko aukera egongo dela. “Eta lehendakariaren agerraldi honek ez du justifikaziorik”, esan du, gaineratuz “ez zela Nafarroako Gobernuaren eskumenen gaineko ekitaldi bat”. “Agerraldi hau justifikaturik dagoen edo ez jakiteko zerbitzu juridikoei estudio bat eskatzeko erabakia hartu dugu”.
Sailburua ‘persona non grata’ aldarrikatzeko eskakizuna dela eta, Martínezek planteatu du ea berdina eskatu nahi den “1903an Foruen Monumentua egiteko herri diru bilketa ordaindu zutenentzako, euskarazko plaka bat baitu non dioen ‘gu, gaurko euskaldunok, gaur bildu gera esateko…’”.
Koldo Martínez