Konfiantza politiko eza dela eta Navarra Sumaren aurrekontuak ez dituela onartuko iragarri du Iruñeko Geroa Baik
Alkatearen jarduna beti errebantxismoaren menpe dagoela deitoratu du prentsaurrekoan Udal taldeak
Geroa Baik prentsaurrekoa eskaini du Navarra Sumaren aurrekontuak ez dituela babestuko iragartzeko, izan ere “2020an Enrique Maya eta bere taldea ez dira konfiantza sortzen lanean aritu, guztiz kontrakoa ordea”. Hala ere, udal taldeak nabarmendu duenez, egungo egoera ekonomikoa dela eta, Geroa Baik beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketa guztietan talde guztiekin batera lankidetzan aritzeko eta horiek lantzeko bere jarrera agertu du. Zentzu honetan, “gastu soziala lehenestea” beharrezkoa dela azpimarratu du Leozek, bai eta “ahalik eta jarduera ekonomiko kopururik handiena mantentzen saiatzea” ere.
Javier Leoz Geroa Baiko zinegotziak nabarmendu duenez, aurrekontu bat “garrantzia handiko akordio politikoa da” eta “konfiantza politikoa behar du”, aurreko jardunaldietan eman ez zena alegia, eta azpimarratu duenez, aurten “deskonfiantza hori ziurtzat ematen dugu”. Horren aurrean, Covid-19aren krisialdiarekin ere taldea “planteatu diren aldaketa guztien alde” agertu dela balioetsi du.
Nabarmendu duen beste lehentasunetako bat “garrantzia soziala” duten inbertsioak izan dira, horien artean udal-etxebizitza eta Lezkairuko zein Mendebaldeako ikastetxeak eta haur eskolak aipatuz.
Era berean, gastu arauen indargabetzea aprobetxatu dadin planteatu du Santo Domingoko baratzeetako aparkalekua eta polikiroldegiari bultzada emateko. “Alde Zaharrak behar dituen” bi azpiegitura, azpimarratu du.
Udal gobernuaren beste hainbat ekimen kritikatu ditu Leozek, hots Pio XII etorbidean “beharrezkoak ez ziren 50 aparkaleku jartzeko” egindako aldaketak. Halaber, Sanduzelain, Txantrean, Arrosadian edo Sarasate Pasealekuan pandemiaren ondoren hartutako semipeatonalizazio neurriak “UPNk egindako hauteskunde kanpaina osoarekin eta pasa den legegintzaldian egindako oposizioarekin kontraesanean” daudela adierazi du, “atsegintze planarekin burututako aldaketetan sakontzea izan baita” egin duena.
Halaber, Hirigintza alorrean egindakoarekin bere “dezepzioa” agertu du eta Enrique Mayak “etxebizitza politika alorrean Udaletik beretik Nafarroako Gobernuari oposizioa egitea erabaki duela” iritzi du.
Bestalde, 2021ean Labriteko pasabidea irekita edukitzeko Fermín Alonso zinegotziak egindako iragarpena bere iritziz ez da “oso errealista”, ziurtatu duenez zinegotziak berak aitortu baitu pasabidearen konponketarako proiektua kontratatzeko “ espedientea oraintxe bertan hasi dela”, eta “aldi berean aurrekontu partida bat eskatzen du horretarako”.
Bere aldetik, Patxi Leuza zinegotziak nabarmendu duenez, Mayaren jarduna “lehen egunetik” bideratu da “errebantxismora”, “aurreko mandatuan egindakoaren arrasto txikiena ere ez geratzeko guztia berrikusiz”. Zentzu honetan, “euskara desagerrarazteko bere obsesioa” gaitzetsi du, bai eta herri segurtasunaren alorrean “aurreko legegintzaldian egindako guztia lurperatzekoa” ere, bizikleta patruilen deuseztapenarekin.
Leuzaren aburuz, erabakirik “sinestezin eta arriskutsuena”, sexu erasoak ekiditeko Agrestop aplikazioaren deuseztapena izan da, “erabiltzaileei horren gainean ohartarazi gabe” gainera. “Jada martxan zegoen” aplikazio bat, “mantentze gastu oso txikia edukitzeaz gain, zerbitzu handia ematen zuena” harekin jarraitu ahal izateko.
Pasa den legegintzaldian hiriko haur eskola ugaritan hizkuntza ereduaren aldaketa bertan behera uzten zuen “sententzia nahasteko” moduarekin bere desadostasuna agertu du ere.
Beste gai ordena batean, gobernu taldea premiatu du berdintasun ordenantzaren “betetze zorrotza” egin dezan, bai eta berdintasun planaren garapenari ekin diezaion ere.