Itzuli

Kongresuak kalamu erabiltzaileei buruzko lege bat onar dezan eskatu dute Geroa Bai, Bildu, Podemos, PSN eta I-Ek

Patxi Leuza Patxi Leuza

Geroa Bai, Bildu, Podemos, PSN eta I-Ek kalamu erabiltzaileen arautzerako Lege proposamen bat aurkeztu dute Diputatuen Kongresuan eztabaidatu eta onar dadin, Nafarroak gai honi buruz 2014an onartutako Legea Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi ondoren.

Nafarroako Parlamentuak bost taldeen ekimena onartzea da lehen pausoa, ondoren Diputatuen Kongresura bidaltzeko.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta I-E taldeek prentsaurrekoa egin dute proposamena aurkezteko eta Nafarroako kalamu klubetako ordezkariak egon dira ere, hots Fermín Les eta Ramón Morcillo.

Patxi Leuza Geroa Baiko parlamentariak lege proposamen honen aitzindariak aurkeztu ditu eta gogorarazi du “2014an lege ekimen herritarra aurkeztu zela kalamu kontsumitzaile kluben eraketa, antolaketa eta funtzionamendurako arau orokor sorta bat legez ezartzeko helburuarekin”.

“Parlamentuko bozketaren emaitza 27 aldeko, kontrako bat ere ez eta 23 abstentzio izan zen, hortaz, proposamena onartuz”, azaldu du, azpimarratuz “foru legea onartu ondoren Gobernu zentralak helegitea egin zuen eta azkenean bertan behera utzi zen”.

Kalamu kontsumitzaile Kluben aldetik, horien ordezkari moduan Fermín Les eta Ramón Morcillo egon dira ere.

Proposamena dela eta, Lesek esan du “honek ez duela kalamuaren legeztatze osoa ekarrik, Gobernu zentralak hori esan arren, baizik eta  epaileentzat inolako deliturik ez dena arautu, hau da, autokontsumorako autolaborantza eta talde txikietan kontsumo elkarbanaturako autolaborantza”.

Halaber esan du “Konstituzionaleko epaileek pautak ezartzen ari dituzte, nahiz eta legeak idazteko ahalmenik ez eduki, haien ebazpenetan argi eta garbi esan baitute bi praktika hauek ez direla legez kontrakoak”.

“Are gehiago, Estatu kontseiluak ebazpen batean neurriak har zitzan eskatzen zion Diputatuen Kongresuari, bai eta zentzu batean edo bestean gaur egun dagoen lege hutsunea arautu zezan, arau honekin egin nahi duguna hain zuzen ere”, gaineratu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko