Itzuli

Kotizatutako enpresen kontseilarien ordainsariak mugatzea eskatu du Koldo Martínezek Senatuan

Langileen partaidetza sustatzea eskatu du ere

    Kotizatutako sozietateen kontseilarien soldatak legez mugatzea eskatu du gaur Goi Ganberan Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak, aldi berean enpresetan langileen partaidetza sustatzea eskatuz ere.

    Kapital Sozietateen eta akziodunak kotizatutako enpresetan epe motzean inplikatzea sustatzeko beste neurri finantzarioen Legea aldatzeko Senatuko batzordean emandako eztabaidan, Koldo Martínezek gogorarazi du Espainia dela soldata arrakala gehien handitu duen herrialdea eta administraritza kontseiluetan esertzen direnen dirusariak gehiegizkotzat jo ditu, aldi berean salatuz zenbait kasutan, horietako batzuk berriki izandakoak, enpresak behea joarazi dituzten kudeatzaileei bonusak ordaindu zaizkiela.

    Espainia, soldata arrakala handiena duena

    “Honakoa lizuna da, besterik gabe. Are gehiago Espainian soldata ezberdintasunek modu kezkagarrian gora egiten duten bitartean. Pandemiaren aurretik gertatzen zen jada eta joera honek gora egin du Covid-ak eragindako krisialdi ekonomikoarekin, Espainia izanik soldata ezberdintasuna gehien handitu duen herrialdea, Nazioarteko Lan Erakundearen txosten baten arabera”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Langileen partaidetza handiagoa

    Geroa Baik aurkeztutako zuzenketan, eskumena duten administraritzek enpresetan langileen partaidetza sustatzea eskatzen da. “Alde sozialari ahotsa ematen dieten sozietateek haien emaitzak hobetzen dituzte. Langileen inplikazio handiagoak, bereziki haiengan eragina duten erabakiengan, ekoizpena areagotzen dute”, arrazoitu du Koldo Martínezek, era berean gogoraraziz enpresa kontzeptu berri batean lanean ari diren patronalak badaudela jada, enpresa horietan ardurak, esfortzuak eta mozkinak ere banatuz kapitala ekartzen dutenen eta lan egiten dutenen artean.

    Izena eman gure buletina jasotzeko