Itzuli

Krisialdi sozial eta ekonomikoari aurre egiteko proposamen sorta bat aurkeztu du Barañaingo Geroa Baik

Udal taldeak merkatari txiki, ostalaritza, enpresa eta autonomoentzako talka plan bat proposatu du

Flor Gonzalez, concejala Geroa Bai, ayuntamiento Barañain.

Udalerriko merkatari txiki, ostalaritza, enpresa eta autonomoengan osasun krisialdiak izaten ari duen eragin ekonomiko eta soziala arintzeko helburuarekin, proposamen sorta bat aurkeztu du Barañaingo Geroa Baik.

Lehen neurri moduan, udal taldeak aipatutako alor ekonomiko horien defentsarako direktorio eta talka plan bat sortzea proposatu du, “Barañaingo merkataritza eta enpresa ehunaren berraktibaziorako nahitaezkoa den bultzada bat, COVID-19aren ondorioz sortutako krisialdia oso modu larrian pairatzen ari baitu eta gure laguntza hitzez gain, neurri zehatzetan finkaturiko laguntza behar baitu ere”.

Lan ildo honetan, pasa den urrian jada planteatu zuen baina onartu ez zen proposamen bat mahaigaineratu du: Jarduera Ekonomikoen Zergaren %10eko murrizketa eperik gabe ezartzea, bai eta itxita egon diren negozioen tasen itzulketa.

Hurbileko eta auzoko dendetara pertsonak itzultzea mesedetzeko helburuarekin, irekirik dauden denda guztietan eta irekitzeko asmoa dutenetan Norbanakoaren Babeserako Ekipoak banatzea proposatu du Barañaingo Geroa Baik, eta ostalaritza alorrean, terrazen tokia “modu estudiatu eta kontrolatuan” handitzea ere.

Halaber, koalizioaren aburuz diru-laguntzen bitartez digitalizazioari bultzada ematea funtsezkoa da merkataritzaren berraktibaziorako, “honek teknologia berriei egokitzeko gaitasuna izan dezan”.

Azkenik, udal taldeak beharrezkotzat jo du Merkataritza elkarte bat eta Ostalaritza elkarte bat sortzea, “beste sektoreekin harreman errazak eman daitezen”, eta eragin sozial eta ekonomikoaren bulego bat sortzea eskatu du ere, “pandemiaren hasieratik eskatu baitugu bere sorrera”.

Izena eman gure buletina jasotzeko