Langabezian dauden Kultura profesionalentzako babes handiagoa eta Googlek idazle eta kazetariei egile eskubideak ez ordaintzea ekiditea eskatu du Koldo Martínezek
Nafarroan eta Estatu osoan Covidak eragindako kultura sektorearen egoera Koldo Martínez senatari autonomikoaren kezketako bat da, iaz Goi Ganberan adostasuna lortu ondoren Gobernuak Kultura funtsezko Ondasun moduan aldarrikatu zezan eskatzeko. Geroa Baiko senatariak Gobernuari zuzenduriko bi galdera erregistratu ditu Goi Ganberan, sortzaile eta interpretatzaileengan eragina duten bi gairen inguruan. Alde batetik, literatura sortzaile eta kazetariei egile eskubideak ez ordaintzeko Googleren saiakera, haien testuak bilatzaileak bereturik baititu baina ezer ordaindu gabe. Eta, bestalde, Covidaren mugaketak direla eta haien jarduera garatu ezin duten kultura langileen lanaren berezitasunera egokituriko babes neurrien gabezia Sánchez Gobernuaren aldetik.
“Kulturaren esparruan lan egiten duten kolektiboek helarazi digutenez, sektorearekiko sentsibilitate falta nabaritzen dute Pedro Sánchezen Gobernuaren aldetik. Haien ogibidea garatu ezin duten eta benetan gaizki pasatzen ari duten 700.000 familia baino gehiago dira eta, Kulturaren adierazpen nagusiak desagertzea nahi ez badugu, horiek babestea beharrezkoa da”, azpimarratu du Koldo Martínezek.
“Horretarako beharrezkoa da Gobernuak antzezleen zein ikuskizunaren eta sorkuntzaren munduan lan egiten duten gainontzeko eragileen lanaren izaera aldizkakoa dela barneratu dezan, une honetan ezin baitute lanik egin. Eta Gobernuak onartu berri duen artistentzako langabezia eskuratzeko ezohiko sarbidearen epearen luzatzea ez da konponbidea, pertsona horiek gaur lan egiten baitute, baina datorren astean lan egiteari utziko diote eta bi hilabeteren buruan berriro ere lanari ekingo diote. Aldizkakotasuna deitzen da hori eta langabezia prestazioa eskuratzea eta kotizatzen jarraitzea ahalbidetuko duten epealdi malguak irekitzea beharrezkoa da”, salatu du Koldo Martínezek.
Googleren “simpa”
“Google bezalako korporazio handiek idazle eta kazetariekin ‘simpa’ egiteak kezkatu egiten gaitu ere, haien testuetatik onura ateratzen baitute haien sareetara igoz, baina egile eskubideengatik ezer ordaindu gabe. Estatuak onartu ezin dezakeen abusua da hori eta lan horrek bere ordaina jasotzea bermatu dezan eskatu diote Gobernuari idazle elkarte askok. Horregatik galdetu diot Sánchezen Exekutiboari ea egile eskubideak eta haien kudeaketa kolektiboa lagaezinak izatea ezartzeko aurreikuspenik ote duen, hori baita idazle eta kazetariek lapurreta hau ekiditeko eskatzen dutena”, nabarmendu du Koldo Martínezek.
Koldo Martínez