Itzuli

Lesakako Geroa Baik liburutegiaren egokitzeak “urrutitik datorren udal eskaerari erantzuna ematen diola” balioetsi du

José Luis Etxegarai alkateak “oso positibotzat” jo du herriko kultura zerbitzuen hobetzea

Lesakako Geroa Baik “oso positibotzat” jo du egungo udal Liburutegiaren espazio defizitari konponbidea ematea. “2015ean bakarrik 13.000 bisitaldi baino gehiago eduki dituen zentro bat da eta berre sarrera zaila, eta arriskutsua ere da”, nabarmendu du udalerriko alkate José Luis Etxegaraik (Geroa Bai).

Lesakako Geroa Baitik “erabat beharrezkoa” den lana dela esan dute, 2015ean bakarrik 13.000 bisitaldi baino gehiago izan dituen Liburutegi batean, 2.700 biztanle dituen herri batentzako. Gainera, “sarreran segurtasuna” hobetzeko balio du.

Udal taldetik gogorarazi dutenez, zentroa eskailera arriskutsuak dituen hirugarren solairu batean dago, oso sarbide zailarekin eta azken tartean metro bateko zabalera duen eskailera batekin. “berri handia da behingoz Lesakako Liburutegia behe solairu batera lekualdatu ahal izatea, denontzako iristeko modukoa alegia”, ziurtatu du Etxegaraik.

Udalerriko alkatearentzat “lekualdatze garrantzitsua izango da”. Gogorarazi du momentuz altzarien kontratatzerako esleipen ataria atera dela, lehen pauso bat. Gogoratu beharra dago Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak irekia duela martxoaren 21era arte Liburutegi berrian altzari hornidura eta instalaziorako esleipen eskaintzen aurkezpen epea”.

Foru Gobernuko Sail horrek hornidura eta instalazioa 47.400 eurotan esleitzen du. Tramite hau, Geroa Baik agintzen duen Udalak eskatutakoari eskaini zaion lehen erantzuna izan da, Parlamentuak urrian Harriondoa Kultura Etxera egindako bisitan babestua gainera.

Horrela Nafarroako Gobernuak aurretik datorren eta “zaila izan den” eskaera bati erantzuna eman dio, udal taldetik ongi gogorarazten dutenez. “hau urrutitik datorren udal eskaera bat da”, ziurtatu dute Lesakako Geroa Baitik, gogoratuz partida honen garrantzia ez dagoela kopuruan, egina izatean baizik, nafar Gobernuaren borondatea azpimarratzen baitu “gure herriko kultura zerbitzuak hobetzen dituen eskaerari erantzuna ematen baitio”.

Izena eman gure buletina jasotzeko