Itzuli

Lizarraldean 900.000 euroko balioa duten inbertsioak bultzatu ditu Geroa Baik Nafarroako aurrekontu orokorrei egindako zuzenketen bitartez

Erabilera anitzeko aretoen moldaketa edo kirol azpiegituren hobekuntza dira proposamenetako batzuk

    Geroa Baik 900.000 euroko balioa duten inbertsio eta proiektu ezberdinak bultzatu ditu Lizarraldean 2023 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketen bitartez, lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuna emateko koalizioaren apustua finkatuz, herritar hauen bizilekua edozein izanik ere.

    Horrela, Geroa Baik bi partida bultzatu ditu kontuetan Azuelon haurrentzako jolastoki bat sortzeko (25.000 euro) eta udalerri berean Joar mendiko bideen seinaleztapenerako (14.000 euro).

    Koalizioak proposaturik, kontuek 90.000 euroko partida bat dute Lizarran Curtidores eta Ordoiz kaleen argiztapenerako, bai eta 13.000 euroko beste bat Aiegin bideen konponketa lanak eta seinaleztapena egiteko.

    Lodosan, 150.000 euroko partida batekin Florida kaleko zoladura eta euri-urak jasotzeko sareak hobetzea ahalbidetuko da; zeharo beharrezkoa den eta herriko Udalak burutu nahi duen ekintza alegia.

    41.000 euroko zuzenketa baten bitartez aurreikusten den beste ekintzetako bat Muesen garbitoki eta iturri gunearen egokitze lanak dira, bai eta Torralba del Ríoko Udaletxearen behe solairua egokitzeko lanak ere, 80.000 euroko partida baten bitartez, erabilera anitzeko areto moduan erabiltzeko helburuarekin.

    Gainera, Geroa Baik proposaturiko partidei esker, Aberinek lokal sozial baten eraikuntza bultzatuko du (30.000 euro); Oteizak erabilera anitzeko udal eraikineko aretoen egokitze lanak burutuko ditu herriko elkarteek erabili ahal izateko (20.000 euro); Genevillak Udalaren jabetzakoa den lokal sozial baten arkitektura oztopoak deuseztatuko ditu (40.000 euro) eta Abartzuzak Udalaren erabilera anitzeko lokala egokitzeko lanei ekingo die (60.000 euro).

    Udal kirol azpiegiturak hobetzeko proposamenak sartu ditu ere kontuetan Geroa Baik, hala nola Vianako Kirol Gunean padel pista estalien lehen fasearen exekuziora bideraturiko zuzenketa, 90.000 eurokoa; Meano kontzejuan frontoi ireki bat eraikitzeko bigarren fasera bideraturikoa, 32.000 eurorekin; edo Azuelo, Torralba del Río eta Esprontzedako igerileku mankomunatuen instalazio hidraulikoak hobetzeko bideraturiko zuzenketa, 40.000 eurokoa, igerilekuak azken udalerrian, Esprontzedan alegia, daudelarik.

    Lezaunen 20.000 euroko zuzenketa bat bultzatu du koalizioak Zunbeltz Landa Garapena Elkartearentzako, horren helburua Nafarroan aitzindaria den Nekazaritza Test Espazioaren garapena delarik.

    Ameskoabarrenean NA-718 errepidearen hobekuntza lanen proiektuaren idazketa sartu du ere Geroa Baik aurrekontuetan, horretarako 30.000 euroko partida bat bideratuz. Ameskoabarrenerako ere gainera, koalizioak 5.000 euroko laguntza bat  bultzatu du Urederra Erreserba Naturalaren mantentze lanetarako beharrezkoak diren inbertsio garestiei aurre egin ahal izateko, diru kopuru horrez gain, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak osatuko duelarik aurrekontua.

    Geroa Baik gainera beste bi proposamen aurkeztu ditu Lizarraldearentzako beste parlamentu taldeekin batera: 40.000 euroko zuzenketa bat Aldaia landa eremu komunitarioaren proiekturako Gesalatzen, Podemos Ahal Dugu taldearekin batera aurkeztua; eta 80.000 euroko zuzenketa bat EH Bildu Nafarroa eta Podemos Ahal Dugu taldeekin batera aurkeztua, Sartagudako Memoriaren Parkean hobekuntzak burutzeko inbertsioak egiteko.

    Zuzenketa hauekin Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraipena ematen zaio, kontuei egindako proposamenekin lurraldetik eta udal esparrutik gertu dagoen lanaren garrantzia azpimarratuz,

    Zuzenketa hauekin, Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraipena ematen zaio, kontuei egindako proposamenekin lurraldetik eta udal esparrutik hurbileko lanaren garrantzia azpimarratuz, eta aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak mesedetzen baitira.

    Izena eman gure buletina jasotzeko