Lizarraldearen ponentziaren azterlanerako proposamen “transbertsala” planteatu du Geroa Baik
Ponentziarako lan proposamen moduan, Geroa Bairen parlamentu taldeak 50 organismo, erakunde eta elkarte baino gehiago jasotzen dituen zerrenda proposatu du
Lizarraldeko garapen sozioekonomikoa analizatzeko Ponentziaren lanak direla eta Geroa Bairen parlamentu taldearen proposamenak 50 agerraldi baino gehiago jasotzen ditu eskualdeko administrari, organismo, erakunde eta elkarterekin. Proposamen “transbertsala” da eta esparru sozial eta ekonomiko ezberdinetako ordezkariak jasotzen ditu, egungo egoeraren berariazko diagnostiko bat burutzeko helburuarekin, bai eta eskualde honetan garatu daitezkeen balizko neurriak aztertzeko ere.
Lizarraldearen Ponentzia deituriko hau garatzeko Geroa Baik proposatu duen lan-planak “eskualde honen egungo unearen ikuspegi argia jasotzea” du helburu, “bertan egon daitezkeen beharrizanak, erronkak eta sendotasunak aztertuz”, modu horretan “berariazko diagnostiko bat edukitzeko eta, aldi berean, horrekin lurralde honentzako neurri egokiak zeintzuk diren ikertzea ahalbidetuz”.
Esparru ezberdinetako erakundeen agerraldia jasotzen da Geroa Bairen proposamenean: ekonomia eta enpresa alorrekoak; landa, nekazaritza eta abeltzantza; tokikoa; sozio-sanitarioa; eta alor turistiko kulturalekoa.
Geroa Bairen proposamenen zerrendan honakoak ageri dira, adibidez, Lizarrako Merinaldeko Enpresen Elkartea (LASEME bere gaztelaniazko sigletan); Lizarrako Merinaldeko Behatoki Sozioekonomikoa; Lizarraldeko Landa Garapenerako Agentzia (TEDER); Nafarroako Ekonomia Sozialaren enpresen Elkartea (ANEL); Lizarrako Miguel de Eguía Zentro Teknologikoa; Los Arcoseko LUREDERRA Zentro Teknologikoa; CNTA San Adrianeko Zentro teknologikoa eta elikadura segurtasunarena; Lizarrako Arieta komunitate energetikoa; Lizarrako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen Elkartea; Denedako Elkartea; edo UGT, LAB, ELA, CCOO, EHNE, UCAN eta UAGN sindikatuak; Ecosite RuraLab; Zunbeltz Nekazaritza test Espazioa; Plazara Elkartea; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa; Jurramendiko eta Andiako mankomunitateak.
Halaber, beste hainbat erakundeetako ordezkarien agerraldia proposatu da ere, hots Lizarrako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua; Nafarroako Gobernuaren baitan dagoen Lizarrako Gizarte Zerbitzuen Zentroa; Lizarrako San Jeronimo Fundazioa; Anfas; Lizarrako Gurutze Gorria; Lizarrak immigranteak laguntzen ditu Elkartea (ESAIN); Ker Kali Elkartea eta Lizarra Arrera Hiri Elkartea. Landa Esparruko Familia eta Emakumeen Elkarteak (AFAMMER) ere parte hartuko du.
Era berean, Lizarraldeko Turismo Partzuergoaren agerraldia eskatu da; Donjakue Bidearen Lagunen Elkartearena; Lizarraldeko landetxeen Elkartearena; Irantzuko Lurrak Turismo Elkartearena; Lizarraldeko Ikerketa Zentroarena eta Henry Lenaerts Fundazioarena.
Azkenik, lan-planaren baita Gobernuko hainbat departamentu sartu dira ere: Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital enpresarialaren Departamentua; Eskubide Sozialena; Osasungintza Departamentua eta Landa Garapenerako Departamentua; bai eta horien menpekoak diren organismo batzuk ere.