Itzuli

Lizarraldearentzako 772.000 euro baino gehiago onartu dira Aurrekontuen zuzenketetan Geroa Baik proposaturik

Geroa Baik 17 zuzenketa aurkeztu ditu proiektu ezberdinetarako eta 772.000 euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko dute Lizarraldera

    Udal ekintzaren bidez Nafarroako lurralde osoaren garapen jasangarriaren aldeko bere apustu argian, Geroa Baik eskualdeko Udalekin egindako lana Nafarroako Aurrekontu Orokorretara eraman du. Koalizioaren arabera, “udalak dira herritarren oinarrizko beharrizanak, haien eskariak eta proposamenak lehen eskutik ezagutzen dituztenak, eta funtsezko aktore dira eskualde ezberdinetako eragile sozialekin dituzten harremanetan, horregatik haien proposamenak entzutea lehentasun politikoa da Geroa Bairentzat”.

    Lizarraldean herritarrentzako zerbitzuen hobekuntzan eragina duten proiektuak aurrera aterako aukera edukiko dute, hala nola Lizarrako autobus geltokia zaharberritzeko 30.000 eurorekin edo Lizarran Nafarroako LH Campusaren Plan Zuzendariaren idazketarako EH Bildurekin batera aurkeztutako zuzenketan bideratuko diren 100.000 eurorekin.

    Lodosan 30.000 euroko partida batekin udal igerilekuen instalazioetan jardueretarako areto berri bat eraikitzea ahalbidetuko da. Bestalde, 90.000 euro bideratuko dira ere Lodosako udal eraikinaren ondoan dagoen eskola zaharraren eraikinaren erosketan Udala laguntzeko.

    Azuelon, 40.000 euroko Geroa Bairen zuzenketa batekin argiztapen publikoa zaharberrituko da.

    Bestalde, Vianan 75.000 euroko partida bati esker Principe de Viana kirol instalazioetako belar naturaleko zelaiaren zaharberritzeari ekingo zaio. Halaber, 15.000 eurorekin udalerriko ibaiertzeko paseoa egokituko da, bai eta Zubi Zaharraren inguruko berreskurapena eta ibai ertzaren garbiketa ere.

    Muesen, 60.000 euroko inbertsio bati esker, Santa Teodosia baselizara iristeko bidearen zolatze lanak egitea ahalbidetuko da.

    Torralba del Ríon 65.000 euroko Geroa Bairen zuzenketa batek baratzeen bidea egokitzeko balioko du, eta 15.000 euroko beste partida batekin udal pilotalekua egokitzea ahalbidetuko da.

    Bestalde, Aiegik Auditorio baten eraikuntza proiektuaren idazketa lanak enkargatzeko aukera izango du 40.000 euroko partida bati esker eta Muniain de la Solanak pilotalekuaren estaldura proiektua burutu ahal izango du 30.000 eurorekin.

    Zuñigan 40.000 euro bideratuko dira Vasco-Navarro trenbidearen geltokia berreskuratzeko eta Oteizan 50.000 euroko zuzenketa batekin Kultura Etxearen zaharberritze lanen bigarren faseari ekingo zaio.

    Halaber, 30.000 euroko laguntza bati esker, Meanok pilotalekuaren eraikuntzaren bigarren fasea burutu ahal izango du eta Deikaztelun 50.000 euroko partida bati esker, herrigunean auto gutxiago egoteko helburuarekin, aparkaleku moduan zelai bat egokitu ahal izango da. 

    Azkenik, Genevillan 12.800 euroko zuzenketa bati esker, Calle Norte plazan harrizko iturri bat instalatuko da.

    Zuzenketa hauekin, 2019an Geroa Baik hasitako munizipalismoaren aldeko apustu lanari jarraipena ematen zio, horrekin Nafarroako aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatzen ari duelarik koalizioak, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udalerri askori inbertsioak erraztuz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko