Lizarran Haurtzaro eta Nerabezaroaren Kontseilua sortzea proposatu du Geroa Baik
Blanca Regúlez zinegotziak ziurtatu duenez, “organo honen bitartez haurrek erabakietan parte hartzeko euren eskubidea jardun ahal izango dute”
Lizarran Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Kontseilua sortzea proposatu du Lizarrako Geroa Baik. Blanca Regúlez zinegotziak mozio bat aurkeztuko du Udaleko Osoko Bilkuran organo hau sortzeko lanari ekiteko helburuarekin, horrela Lizarrako haurrek erabakietan parte hartzeko euren eskubidea jardun ahal izateko.
Regúlez zinegotziak gogorarazi duenez, “haurren partaidetza eskubidea da eta Haurraren Eskubideei buruzko Itunaren funtsezko printzipioetako bat ere, eta ziurtatu du “partaidetza herritarren eskubidea dela eta berariaz eta modu arduratsuan jarduteko beharrezkoak diren kanalak behar dira”.
Lizarrako Geroa Baik azpimarratu duenez, 11 dira Nafarroan Haurtzaro eta Nerabezaroaren Kontseiluak sortu dituzten udalerriak, hots Barañain, Beriain, Castejón, Cintruénigo, Faltzes, Uharte, Mendabia, Orkoien, Iruñea, Viana eta Zizur Nagusia, hauek guztiek OPINA sarea osatuz, haien udalerrian haur eta nerabeen partaidetzarako organoa duten udalerriek osatzen duten sarea alegia.
“Udalerrietako haurtzaro eta nerabezaroaren kontseilu hauek udalerria edo eskualdea hobetzeko eta eraldatzeko lanean diharduen partaidetza-organoak dira eta, hortaz, organo politikoa, horren bitartez Udalak haur guztiei haiei eragiten dieten gaietan ahotsa emanez”, azaldu du Geroa Baiko zinegotziak.
Eginkizun honekin batera, zinegotziak azaldu duenez “hausnarketarako, eztabaidarako eta haurrekin harremana duten gaien inguruan proposamenak egiteko topaguneak dira ere, horietan haien bizi baldintzak hobetzeko, eta hortaz, herritar guztien bizi baldintzak hobetzeko beharrezkoak direla deritzoten gaiak landuz”.
Aurkeztutako ekimenarekin, “haurrak heldu partehartzaile bihurtzea mesedetuko duten esperientziak martxan jartzea” bilatzen du Geroa Baik, “horrela bizi diren komunitate edo gizartearekiko arduratsu izaten ikasiz”.