Itzuli

Maria Solana: “U23-an dilema ez da Sanchez-Feijóo, Madrilen Nafarron interesak defendatuko dituen ahotsa nor izango den erabakitzen da”

María Solana Kongresurako hautagaiak nabarmendu du Nafarroaren interesak beste ezeren gainetik defendatzeko altxatuko den ahots propio eta baldintzagabea edukitzea edo ez edukitzea dela datorren U23an jokoan dagoena

    María Solana María Solana

    María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak “etsigarritzat” jo du Pedro Sánchez eta Alberto Nuñez Feijooren arteko hauteskunde debatea. Solanak azpimarratu duenez “atzo debatean islatu nahi izan zen bipartidismoa zorionez gainditurik dago jada eta agerikoagoa da edozein gobernu aukerak formakuntza politiko ezberdinen arteko ituna eta negoziazioa beharko dituela zalantzarik gabe”.

    Zentzu honetan, Geroa Bairen hautagaiak gogorarazi duenez “Nafarroan datozen hauteskunde orokorretan, Nafarroako gizon eta emakumeon dilema Sánchez eta Feijoo aukeretatik askoz ere haratago doa”. “Askoz gehiago da jokoan dagoena: Komunitate honetako herritarren interesak beste ezeren gainetik defendatzeko altxatuko den ahots propio eta baldintzagabe bat edukitzea edo ez edukitzea”, ziurtatu du.

    Solanak gogorarazi duenez “datorren uztailaren 23an Nafarroak Diputatuen Kongresuan dituen bost ordezkariak eta Senatuan dituen beste lauak aukeratuko ditugu”. Horregatik, nabarmendu duenez, “une garrantzitsu baten aurrean gaude”. Solanaren arabera, “eserleku bakar batek gauza asko erabaki ditzake, erabakigarria izan daiteke eta Nafarroa entzuna izatea berma dezake ere, gako izanik ere aurrerapen sozialeko eta elkarrizketan oinarrituriko gobernu bat eratzeko orduan”. “Hori da Geroa Bairen konpromisoa, urte luzez defendatu eta aldarrikatu dugun Nafarroa anitza ordezkatzea”, ziurtatu du. 

    Halaber, hautagaiak nabarmendu duenez, “pasa den maiatzaren 28an egondako emaitzak errepikatuko balira, Geroa Baik eserleku bat edukitzeko aukera izango luke, PPri kenduz”. “Hori politika baliagarria da, horrela eskuinari aurre egiten baitzaio, eserlekuak kenduz eta aukera aurrerakoi eta plural bati eskainiz, Nafarroa plural, ireki, elebidun, aurrerakoi, sozial eta solidarioaren defentsarekin konpromiso tinkoa duen aukera alegia”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko