Itzuli

Marlaskak, Gámezek eta Iglesiasek jasotako mehatxuak gaitzetsi ditu Geroa Baik eta lasaitasun politikodun klima egon dadin eskatu du

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondorengo prentsaurrekoan Fernando Grande-Marlaska, Barne ministroak, María Gamez, Guardia Zibileko zuzendari nagusiak eta Pablo Iglesias, Podemoseko buruak jasotako mehatxuen aurrean bere gaitzespen tinko eta erabatekoa agertu du. Gainera, Barkosek “lasaitasun politikodun klima” egon dadin eskatu du, eta azpimarratu duenez “tinkotasuna ez dago lasaitasun politikoarekin kontrajarririk”.

    Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak defendatu duenez “2021 urtea, Trafiko konpetentziaren transferentzia gauzaturik ikusiko dugun urtea izan behar du”.  Barkosen arabera, “trafikoa bezalako alor historiko batean ez du zertan interes kontrajarririk egon behar, bakoitzaren konpetentzien zehaztapen bat baizik”.

    Guardia Zibilaren balizko irtetea egongo dela dioten adierazpenei buruz esan duenez, “beti dira aitzakia transferentzia alorrean Foruaren Hobekuntza ez betetzeko”. “Asko dira 40 urteren ondoren oraindik egiteke dauden transferentziak eta gure iritziz juridikoki ezarri dena ez betetzeko asmoekin harremana duen beste argudio bat besterik ez da hori”.

    Espetxeen balizko transferentziari dagokionez, “Foruaren Hobekuntzaren betetzea -transferentzia hau aurreikusten duena-” defendatu du Barkosek. “Konpetentzien alorrean egutegiarekin jarraitzea, Geroa Bairentzat, eta pentsatu nahi dut Parlamentuaren ehuneko ehunarentzat ere, utziezina da”, esan du.

    Halaber, Juana Ruiz Sánchez, Israelgo Gobernuak atxilotutako kooperantearen egoera aipatu du ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko