Mayak berriro ere euskara konfrontazio elementu moduan erabiliz eskola komunitatea konfrontatzen saiatzea kritikatu du Iruñeko Geroa Baik
Iruñeko Geroa Baik kritikatu duenez, Mayak eskola komunitatean konfrontazioa eragin nahi du, horretarako berriro ere euskara erabiliz eta hirian existitzen den pluraltasuna deuseztatzeko helburu bakarrarekin.
“Benetako Iruñearekin ezer ikustekorik ez duten nahi edo iritzietan oinarrituz” egiten duela deitoratu du koalizioak, “bere obsesio propioetan oinarritzen baita, Geroa Baik irekia dela aldarrikatzen duen gizarte baten ikuspegi gris eta monokolorea emanez”.
Iruñeko Geroa Baik gogorarazi duenez “aurreko agintaldian gurasoek eskatzen zuten plaza eta ereduen araberako eskaintza egin zen. Horretarako Udalak Taller de Sociología SL enpresari estudio bat egin zezan eskatu zion. Txosten hark erakutsi zuenez gurasoen %38,5ek haien seme alabak euskarazko ereduan matrikulatzeko nahia agertzen zuten, orduan eskaintzen zen %26,6aren aurrean. %37,5ak gaztelera eta ingelerazko ereduaren alde egin zuten, eskaintza ordea %58,6koa zelarik. %16,4 gaztelerazko eredu baten alde egiten zuen, eskaintzen zen %14,8tik gertu; eta azkenik, %7,6k beste eredu baten alde egingo luke”.
Azken finean, osotara 12 eskolatik, euskara eskaintzen zutenen kopurua 2tik 4ra igo zen. Era berean, “ordura arte eredu hau aukeratzen zuten gurasoek zuten desabantaila onbideratu zen, aurreko egoeran hiriaren iparraldean kokaturik dauden bi eskola bakarretara joan behar baitzuten”.
Bestalde, udal taldeak Maya alkateari gogorarazi dionez, “bere aurreko agintaldian 12 hau eskolatatik 8 zaharkiturik geratu ziren segurtasun araudiari zegokionez eta udal gobernu aurrerakoia izan zen horien zaharberritzeari ekin ziona, 2,3 milioi euroko urte-anitzeko inbertsio plan baten bitartez”. Era berean, “Maya Alkateak,modu hipokritan, hark abandonaturik utzi zuen eskoletako batean argazkia atera izana” aurpegiratu dio.
Azken finean, Geroa Bairen aburuz “Iruñeko herritarrek bere bi hizkuntza propioak bizi dituen normaltasunean atzera pausoa da hau, bi horietako bat berriro ere desabantaila nabarian utziz, eta horretaz gain, hezkuntza komunitatea erabiliz konfrontazio politikorako tresna moduan, iraganeko garaietan gertatu izan den modu berean”.
Koalizioak halaber bere uste osoa agertu du esatean “Iruñeko gizarteak eta gurasoen gehiengoak bereziki ez duela ulertzen ez eta elkar banatzen euskara gutxiesteko, kolokan jartzeko eta konfrontatzeko obsesio hori, euskara propioa eta hemengoa baita” eta udal taldeak “kalitatezko eskola publiko bat hobetzeko eta hedatzeko lanean jarraituko duela” azpimarratu du, “hezkuntza komunitate osoaren lankidetzari esker eraikiko den plan pedagogikoagatik erreferente izango dena gainera”.