Mayak proposatu duen haur eskolen leheneratzea gaitzetsi du Iruñeko Geroa Baik
La coalición denuncia que se trata de una decisión unilateral y que se realiza sin previo estudio de demanda
Donibane, Printzearen Harresi eta Goiz Eder haur eskoletako egungo eskaintza leheneratzeko Enrique Maya alkateak egin duen iragarpena gaitzetsi du Iruñeko Udaleko Geroa Bairen Udal Taldeak. Koalizioak salatu duenez “gobernu taldeak aldebakartasunez eta eskaeraren aurre estudiorik gabe hartutako erabakia da”. Koalizioak gainera nabarmendu duenez, “Navarra Sumak leheneratze hori egiteko heltzen duen epaiak ez du euskarazko eskaerari erantzuna emateko beharra zalantzan jartzen, ez eta euskarazko eredua duten zentroen banaketa geografikoa ere ez”.
Iruñeko Geroa Baik Mayari gogorarazi dio “euskarazko plazen eskaintza aldaketarik gabe egon zela UPNren ondoz ondoko gobernuen garaian euskarazko eskaerak gora egin arren, egin diren inkestek, izen emate datuek, estalitako plazek eta ondorengo derrigorrezko ikasketetan matrikulazioaren datuek frogatzen duten moduan”.
Koalizioak nabarmendu duenez “aurreko gobernu taldeak haur eskolen ereduen eskaintza gurasoen eskaeraren eta euskarazko eredua zuten zentroen banaketa geografikoaren arabera egin zuen, ordura arte hiriaren iparraldean kontzentraturik baitzeuden”.
Halaber, instalazioak araudiari egokitzeko, urte anitzeko plan baten baitan inbertsioak egin ziren, UPNren gobernuen ekintza ezaren ondorioz jasandako egoera irregularreko urteen ondoren”, azpimarratu du Geroa Baik, gogoraraziz “UPNren gobernuen aldetik utzikeria urteen ondoren, aurreko legegintzaldian lortu zela hezkuntza komunitate osoaren lankidetzarekin Estatu mailan erreferente den pedagogia proiektu bat lantzea”.
Azkenik, Iruñeko Geroa Baik “kalitatezko haur eskola publikoaren aldeko apustua” berretsi du, eta Maya alkatea premiatu du ere hezkuntza komunitate kontuan har dezan haur eskoletan aldaketak egiterako orduan.
Patxi Leuza