Itzuli

Mayaren gobernu taldeak agustindarren komentuaren etorkizunaren inguruan duen koordinazio falta salatu du Geroa Baik

Atzo gatuen santutegirako erabilera iragarri ondoren, gaur Ikus-entzunezko Hub moduan iragarri du

    Geroa Bairen udal taldeak bere kezka eta sorpresa agertu nahi ditu, bi egunen tartean gobernu taldeak espazio berbererako bi erabilera proposamen ezberdin egin ondoren, Aranzadi parkean dagoen Agustindarren komenturako alegia. 

    Asteazkenean, Jasangarritasun eta Osasun zinegotziak animalien babeserako elkarteekin egin zuen bileran “katuen santutegi” erabilera proposatu zuen (hau da, katuak bertan egoteko toki bat), Udalak bileraren ondoren eman zuen prentsa oharrean jaso zen moduan. 

    Gaur ordea, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismo zinegotziak Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterreko (Clavna) arduradunekin egindako bilera baten ondoren beste prentsa ohar batean iragarri denez, bere erabilera Ikus-entzunezko Hub-a izango da.   Koalizioak bere kezka agertu du Udaleko alorren arteko koordinazioari dagokionez  Maya alkatearen lidergo faltaren aurrean eta horien aldetik egiten diren proposamenetan zorroztasuna eskatu du.   

    Halaber, Geroa Baik modu positiboan baloratu du komentuan Ikus-entzunezko espazioa egiteko proposamena, bi erakundeek pasa den urteko maiatzean izenpetu zuten hitzarmenaren betetzeari jarraitutasuna emanez horrela.  Koalizioak gogorarazi duenez, pasa den legegintzaldian Aranzadiko meandroa berreskuratzeko eta hari erabilera berriak emateko pausoak eman ziren “Ekoparke Aranzadi” proiektuaren baitan, bertako gune eta eraikin ezberdinak ingurumen h ezkuntzarako eta sorkuntza artistikorako, ekonomia zirkularrerako edo ikerketa teknologikorako espazio moduan birmoldatzea aurreikusiz, landareen lehortegi berria kasu, Spagyria europar lankidetzarako proiektuaren fruitu izan delarik hau.

    Halaber, Geroa Baik bere kezka agertu du hirian barna dauden gatu kolonien egoera dela eta, eta gobernu taldea premiatu du Hirigintza Batzordeak pasa den otsailaren 26an hartu zuen akordioa bete dezan, hiriko katuentzako toki estali eta egoki baten sorrera adostu baitzen, bai eta kolonia horiek babesteko neurriak ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko