Itzuli

Merezimenduen dekretua jada idatzirik dagoela eta hori lehenbailehen onartzea dela akordioa gogorarazi du Geroa Baik

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak azaldu duenez, koalizioak ekimen bat aurkeztu du Europako merkataritza politikaren berrikuspena eskatzeko, horrela berriztagarriak eta automozioa bezalako sektoreen bideragarritasuna bermatuz.

    Pablo Azconak azaldu duenez “merkataritza politikaren berrikusketa bizkortzea eskatzen du mozioak, konpetentzia desleialari aurre egiteko Europar Batasunarekin prezio zuzen eta egokia bilatuz, aukera berdintasuna bermatzeko eta horrela, justizia soziala eta ingurumenaren jasangarritasuna bermatzeko ere”. Azconak defendatu duenez mozio hau oso egokia da “ez bakarrik Europar Batasunak egindako azken mugimenduengatik, baizik eta eolikoa bezalako sektore estrategiko honen egoeragatik ere, zehazki Nafarroan Siemens-Gamesaren egoera eta horrek enpleguarengan izan dezakeen eraginagatik”.

    Bestalde, Azconak Gazako Zerrendaren egoera aipatu du ere. Zentzu honetan azaldu duenez, Geroa Baik ekimen bat aurkeztu du EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeekin batera Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatu eta onartu dadin. Horren bitartez korridore humanitarioen ezarpena eskatzen da, bai eta su eten bat ere, Nazio Batuen Erakundeak eskatzen ari duen modu berean.

    Azkenik, Azconak merezimenduen dekretua aipatu du ere, eta Amparo López Funtzio Publikoko kontseilariaren adierazpenei erreparatu die. Zentzu honetan, merezimenduen dekretua jada idatzirik dagoela azaldu du Azconak. “Oraindik gehiago atzeratu beharra ez dugu ulertzen”, azpimarratu du Azconak, aldi berean gogoraraziz akordio politikoko puntuetako bat dela eta hori lehenbailehen onartzea dela konpromisoa”.

    Espainia mailan adin txikoek Elizaren aldetik jasotako abusuei buruz berriki Arartekoak plazaraturiko txostenari buruz galdeturik, Azconak azpimarratu du “Nafarroak aspaldi ireki zuela bidea, pasa den legegintzaldian onartu zen lege zehatz batekin” eta amaitzeko, “Arartekoaren txostenaren zifrak larriak” direla nabarmendu du ere.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko