Merkataritza ekintzailetza guneen Lege bat proposatu du Geroa Bai eta merkataritza, ostalaritza eta turismoaren eraldaketa bultzatzen jarraitzearen alde egin du
Ostalaritza Enpresa Txikien Nafarroako Elkartearekin (ANAPEH gaztelaniazko sigletan), Nafarroako Merkatarien Elkartearekin eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartearekin proposamenak eta hausnarketak elkar banatu ditu koalizioak
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak, Koldo Martínez Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak eta Mikel Asiain parlamentariak merkataritza, ostalaritza eta turismo alorreko proposamenak eta hausnarketak elkar banatu dituzte sektoreko hainbat elkarterekin, hala nola Ostalaritza Enpresa Txikien Nafarroako Elkartea (ANAPEH gaztelaniazko sigletan), Nafarroako Merkatarien Elkartea eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea, hauek aldi berean haien beharrak eta eskariak helarazi dizkietelarik.
Merkataritza Ekintzailetzarako Guneen Foru Lege bat proposatu du koalizioak, bai eta Hurbiltasuneko Merkataritza Minorista Bultzatzeko Plan baten ezarpena, Lana Eremuko Merkataritzaren Dinamizazio Zerbitzu Saren baten finkapena, Turismoan formakuntza jasotzeko Plan baten ezarpena, Nazioartekotze Turistikorako Plan baten sustapena edo tokiko administraritzarentzako laguntzak, hauek haien gune historikoak berreskuratu eta mantentzeko, horrela turismoa mesedetuz eta eskualdean ekonomia mantenduz, beste hainbat gaien artean.
Sektore hauek behar duten eraldaketa bultzatzen jarraitzeko bere apustua nabarmendu du Geroa Baik, eraldaketa horren baitan trantsizio berdea, jasangarria eta digitala daudelarik, bai eta eraginkortasun energetikoa, lehiakortasuna eta ekintzailetza; eta legegintzaldi honetan zehar burutu diren ekintzetako batzuk gogorarazi ditu, hala nola Hurbiltasuneko Merkataritza Minorista Bultzatzeko Plana, Merkataritzaren eta Artisautzaren Eraldaketa Digitala Bultzatzeko Zentroa martxan jartzea, Jasangarritasun Turistikorako Planen tokiko lanketa edo Turismoaren Plan Estrategikoa.
Geroa Baik gainera gogorarazi du legegintzaldi honetan zehar dirulaguntza deialdi ezberdinak egin direla, esaterako ostalaritza eta turismora bideraturiko ezohiko laguntzak (40 milioi ia) pandemiak eragindako krisialdiari aurre egiteko; merkataritza enpresa minoristen lehiakortasuna hobetzeko, digitalizazioa laguntzeko eta merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak; enpresen kaudimenerako laguntzak (50 milioi ia) eta larrialdi energetikoari aurre egiteko ezohiko laguntzak, 20 miloi eurorekin.
Datorren legegintzaldiari begira, merkataritza denden ezarpen araudi bat bultzatzeko bere konpromisoa agertu du Geroa Baik, horretarako Merkataritza eta Lurralde Plan Sektorial bat lantzea proposatuz eta Nafarroako merkataritza arautzen duen Foru Legearen eta 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen berrikusketa eta eguneraketa bultzatuz; legegintzaldi honetan NUPen azterlan baten bitartez hasi den lana jarraituz.
Koalizioaren arabera, “azken helburua zera da, auzo eta herrietan merkataritza ardatzak sortzea, horrela mugikortasuna murriztuko duen hiri trinko baten defentsan, eta bizilagunen erabileran, merkataritza jardueran eta zerbitzuetan orekatua izango dena”. “Hurbiltasunezko dendek gure auzo eta herriei bizitza ematen diete, bertako ekonomia sustatzen dute, lanpostuak sortzen dituzte, gure kaleei nortasuna ematen diete, topaketa gune dira, aniztasun enpresariala sustatzen laguntzen dute, ingurumenarekiko eragina murrizten laguntzen dute eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen dute”, amaitu du aldarrikatuz Geroa Baik.
Uxue Barkos