Itzuli

Mikel Armendariz (Geroa Bai) “Iruñeak 30 milioi galtzea onartu du UPN-k bere interes alderdikoengatik”

Koalizioak gogorarazi du Iruñeko Udaleko balorazio ponentzia ez dela 1998 urtetik eguneratu

    Mikel Armendariz Mikel Armendariz

    Koalizioak gogorarazi duenez “higiezin bakoitzari katastro balioa ezartzea ahalbidetzen duten metodo eta parametro teknikoak modu kolektiboan ezartzeko xedea duen balorazio dokumentu teknikoa da Balorazio Ponentzia”.

    Armendarizen arabera, “UPNk eta bere alkatetzek modu kontzientean onartu dute 2021 urtetik hona Iruñeak 30 milioi euro galdu izana”. “Egungo balorazio ponentziak 25 urte baino gehiago ditu eta oso garrantzia gutxiko bi berrikuspen partzial egin dira bakarrik, 2006an eta 2016an”, azpimarratu du koalizioak.

    Mikel Armendarizek ziurtatu duenez, “UPNk, 2023ko hauteskundeetako desgastea ekiditeko, balorazio ponentziaren eguneratzearekin jarraitzea ekidin zuen, nahiz eta ongi jakin une hartan Iruñeak urtero 10 milioi euro galtzen ari zituela”.

    Mikel Armendarizen aburuz “Enrique Mayak eta UPNk balorazio ponentzia eguneratzea beharrezkoa zela bazekiten arren, ez zuten hala egin Iruñeko hiritarrei kontribuzioa areagotu behar izatea ekiditeko eta kaxoian gorde zuten”.

    “Cristina Ibarrola alkate zenean, lau indar aurrerakoiok UPNri zerga ordenantzak onartzea adostu genuen, balorazio ponentzia eguneratzearen truke. Cristina Ibarrolak hori egiteko konpromisoa hartu zuen, baina ez zuen ezer egin”, azpimarratu du Armendarizek.

    “Tracasak bere lana Udalari garaiz eta modu egokian aurkeztu zion arren, UPNren udal gobernu taldeak lan horren emaitza kaxoi batean sartu zuen eta hiri kontribuzioa ez eguneratzea erabaki zuen, Tracasaren gomendioak ahaztuz. Gomendio horiek hiri kontribuzioan gorakada ekarriko zukeen. UPNk ez zuen hala egin interes alderdikoi eta elektoral hutsengatik. Horren emaitza zera da, zerga-bilketan 30 milioi euroko galera egon dela 2021 urtetik. Iruñeko herritar guztion bizi kalitatea hobetzeko erabiltzeko aukera eduki lezakeen dirua alegia”, deitoratu du Armendarizek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko