Itzuli

Nafarroa subjektu politikoaren defentsaren aldeko apustua berretsi du Gazteok Baik

Geroa Bairen gazte antolakundeak Nafarroaren eta Euskararen eguna dela eta ekitaldi bat egin du

    Gazteok Bai, Geroa Bairen gazte antolakundeak, ostiral honetan, abenduak 3 Nafarroaren eta Euskararen Eguna dela eta, ekitaldi bat egin du. Gazteok Baik Iruñeko Calderería aretoan egin duen ekitaldi jendetsu batean gogorarazi duenez, “Nafarroa subjektu politikoa dela eta ez objektu politikoa sinesten duen gazte antolakunde bakarra da Gazteok Bai”.

    Geroa Bairen gazte antolakundeak txistulariekin egindako aurresku batekin hasi du topaketa, Valentziako Compromísen gazte antolakundea bertan egon izana eskertuz, eta aldi berean Mès per Mallorcaren gazte antolakundea “arazo logistikoak medio” bertaratu ezin izana deitoratuz ere.

    Gaizka Navarlaz Gazteok Baiko presidenteak “UPNren gobernuak sufritu izanaren” ondorioak gogorarazi ditu, hala nola “Nafarroako Erdialdean zentro publikoetan euskaraz ikasteko zegoen ezintasuna”, bai eta “horrek zekartzan karga ekonomikoak”. “Navarlazen arabera, “Nafarroa osoan euskarazko hezkuntza bermatzeko bide luzea dago oraindik egiteko”.

    Gazteok Baiko presidenteak Nafarroako Erresumaren historia gogorarazi nahi izan du, horretarako “gure nortasuna mendeetan zehar bizirik mantentzeko borrokan aritu ziren gure arbasoei” erreferentzia eginez. Era berean, Foru Erkidegoko udaletan “nafar nortasuna eta bere erakundeak defendatzeko” Geroa Bairekin batera landu duten mozio bat iragartzeko aprobetxatu du bere hizketaldia.

    Azkenik, bere antolakundeak “Nafarroaren erabakitzeko eskubidearen alde egiten duen apustu argia” azpimarratu du Navarlazek, “gizarte bat beti izango baita demokratikoagoa bere etorkizuna erabakitzen baitu, egiten ez badu baino”.

    Bere aldetik, Gazteok Bairen idazkari nagusi den Lydia Romerok “emakumeen eskubideen alde borrokatzeko” beharra nabarmendu du, “eraso sexitarik gabeko Nafarroa bat lortzeko”, eta emakumeek landa eremuan burutzen duten lana azpimarratu nahi izan du, “garapenerako beharrezkoak diren aldaketa ekonomiko, sozial eta ingurumenari dagozkionak lortzeko nahitaezko eragile baitira”.

    Gainera, “gazteriari deia luzatzeko” aprobetxatu du Romerok bere mintzaldia, eta euskara hutsean egindako esaldi batekin horrela amaitu du; “euskaraz ez diogu ‘corazón’, bihotz diogu, bi hots moduan itzuliz, eta nireak gaur Nafarroarekin eta euskararekin doaz”.

    Ekitaldian Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak hartu du ere parte, bere hizketaldian “gazteria inplikatzen duten ekimenak hobetzeko lanean Gazteok Baik frogatu duen gaitasuna” nabarmenduz, eta gazte antolakundeak “euskararen eta izaera eta nortasun propiodun Nafarroa baten alde” duen konpromiso sendoa azpimarratu nahi izan du ere.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko