Itzuli

Nafarroako Abereen Osasunari buruzko 11/2000 Foru Legearen aldaketa onetsi da

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Parlamentuaren osoko bilkurak, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamena onetsi du.

     

    PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk sustatutako legearen helburua da luzapen bat ezartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzeko foru lege proiektua izapidetu bitartean, “2022ko maiatzaren 30era arte ez dadin eskabiderik onartu, ez eta abeltzaintza-baimenik eman ere, azienda larriko 1.250 unitate baino gehiagoko edukiera duten behien abeltzaintza-ustiategiak jartzeko. Ezta jada badauden behien abeltzaintza-ustiategiak handitzeko ere, baldin eta zabalkundearen emaitza azienda larriko 1.250 unitate baino gehiagoko ustiategia izanen bada".

    Izena eman gure buletina jasotzeko