Itzuli

Nafarroako eta Estatuko gobernuak premiatzen dira lehenbailehen burutu dezaten bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskualdatzeko prozesua

    Isabel Aranburu Isabel Aranburu

    Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur , zeinaren bidez Nafarroako eta Estatuko gobernuak premiatzen baitira “lehenbailehen burutu dezaten bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskualdatzeko prozesua, eta eskualdatze hori era integralean egin dezaten, gure errenta-bermeen sistema sendotzeko, pobreziari eta bazterkeriari aurre egiteko eta gizarte-kohesioan aurrera egiteko xedez”.

    Zioen azalpeneanGeroa Baik sustatutako ebazpenak maiatzaren 29ko 20/2020 Lege Dekretuak ezarritako epearen atzerapenaren berri ematen du, izan ere, horren arabera, 2020ko urriaren 31n Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera Foru Erkidegoen gutxieneko errentekin artikulatzen hasi beharko litzateke. Horri dagokionez, kudeaketaren eraginkortasuna aldarrikatzen du eskualdaketa gauza dadila eskatzeko, “gabezia-egoeran dauden biztanleen mesederako izango baita”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko