Itzuli

Nafarroako Gobernua premiatzen da Ondareari buruzko Europar Jardunaldia gazteentzat eta nerabeentzat eskuragarria izan dadin

Ikastetxeek Nafarroako kultur ondarea gazteenei hurbilarazteko Hezkuntza-baliabideak eta tresnak eskatzen dira

    Itxaso Soto Itxaso Soto

    Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren, Contigo-Zurekinen eta Talde Mistoaren aldeko botoarekin eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “behar diren erraztasun eta tresna guztiak ezar ditzan "Ondareari buruzko Europar Jardunaldiak" gazteen eta nerabeen eskura jartzeko, gazteenendako jarduera espezifikoak eginez eta haurrendako nahiz nerabeendako ekimenak landuz”.

     

    Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Kultura Departamentuari eskatzen dio “Nafarroako Gobernuko beste departamentuekin lankidetzan ikastetxeei eskain eta eman diezazkien hezkuntza-baliabideak eta -tresnak Nafarroako kultur ondarea gazteenei hurbilarazteko, Nafarroako ondarearen gaineko "ikaskuntza-egoera" espezifikoak sortuz”.

     

    Era berean, eta PSNk aurkeztu duen zuzenketa baten bidez, Nafarroako Parlamentuak eskatzen du “toki-erakundeek aktiboki parte har dezatela gazte eta nerabeei zuzendutako jarduera irisgarrien programazioan, Ondarearen Europako Jardunaldietan eta kirol-ekintzetan, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarekin lankidetzan”.

     

    Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatu duen ebazpenak Nafarroako 2024-28 Kultura Plan Estrategikoak kultura-ondarea gazteei hurbiltzeko helburuarekin aurreikusten dituen sentsibilizazio- eta/edo prestakuntza-kanpainak aipatzen ditu, gaineratzeko “beharrezkoa dela hezkuntza-tresna bat abian jartzea kultur ondarea Nafarroako gazte eta nerabeei hurbilarazteko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko