Nafarroako osasungintzaren erronkei aurre egiteko aurrekontuen aurreproiektuak Osasungintzan aurreikusten duen inbertsioa baloratu du Azconak
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, ostiral honetan Foru Ganberara iritsiko den aurrekontu proiektuaren garrantzia nabarmendu du. Zehazki, Azconak azpimarratu duenez, “Geroa Bain Osasungintzan aurreikusten den inbertsioa baloratzen dugu (%10eko hazkundea), hori baita gure lehentasun politikoetako bat”. Horrela, gogorarazi duenez, programa akordioaren negoziazioan koalizioak jada eskatu zuen “Nafarroako osasungintzaren erronkei aurre egiteko aurrekontu nahikoa egon zedin”. Halaber, azpimarratu duenez, aurrekontuek funtsezko beste gaiei egin beharko die aurre, hala nola klima aldaketa, trantsizio digitala eta ekologikoa edo sektore industrialaren sendotzea. Geroa Baiko bozeramaileak ere nabarmendu duenez, kontu hauek Geroa Bairentzako estrategikoak diren beste ildo batzuk finkatzen dituzte, hots memoriaren eta bizikidetzaren alorrean edo euskarari bultzada, hizkuntza propioa den heinean.
Halaber, Geroa Baik ostegun honetan Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran defendatuko duen mozioa aipatu du ere Azconak, horren bitartez Nafarroako Gobernua premiatzen delarik, honek aldi berean Estatua premiatu dezan Moves Plana luzatzera edo, bestela antzeko beste programa bat martxan jar dezan, herritarrek errekuntzako ibilgailuak ibilgailu hibridoekin ordezkatzea sustatzeko helburuarekin.
Bestalde, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren paperaren garrantzia azpimarratu nahi izan du Azconak. 40 urte baino gehiagotan zehar bere erabilgarritasuna modu nabarmenean frogatu duen beharrezko erakundea dela nabarmendu du Geroa Bairen bozeramaileak, bai eta arazoak zein erronkak elkarbanatzen dituzten alkateentzako topagunea dela ziurtatu du ere. Modu honetan, Geroa Baik Lizarrako eta Eguesibarreko alkateengandik lortu duen konpromisoaren garrantzia azpimarratu du ere.
Era berean, Geroa Bairen bozeramaileak Arriben jazotako lan istripua deitoratu du eta biktimaren lagun eta senitartekoei koalizioaren doluminak helarazi dizkie.
Azkenik, Gazako zerrendari buruz onartu ez den adierazpena aipatu du ere. Azconak gogorarazi duenez 100 egun baino gehiago pasa dira erasoaldia hasi zenetik, baina lehen unetik gauza bera eskatu dugu: berehalako suetena, laguntza humanitarioa, benetakoa eta eraginkorra irits dadila, indarrean dauden legeen betetzea eta nazioarteko komunitatearen gaitzespena.