Itzuli

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat egin du haur-minbiziaren aurkako borrokarekin bat egiteko

Minbiziaren albo-ondorioak arintzeko protokolo bat eskatzen duen Adanoren aldarrikapenarekin bat egin du Parlamentuak

    Unai Hualde Unai Hualde

    Nafarroako Parlamentuak haurren minbiziaren aurkako borrokari atxikitzeko ekitaldia egin du gaur eguerdian ADANOrekin batera, Piztu Itxaropena kanpainaren barruan, eta kasu askotan adingabeek jasaten dituzten efektu berantiarrak eta albo-ondorioak arintzeko protokolo baten beharra aldarrikatu dute.

     

    Hala adierazi du Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, ADANOk, 250.000 haur eta nerabe kaltetzen dituen gaixotasun honen albo-ondorioak zaintzeari eta jarraipena egiteari dagokionez egindako eskaerei erantzuteko deia eginez.

     

    "ADANOri eskerrak eman nahi dizkiot, besteak beste, Nafarroaren ongizaterako funtsezko zutabea den Osasun sistema publikoa indartzen laguntzeagatik. Horren erakusgarri da Onkologia Pediatrikoko departamentuarekin duen lankidetza-programak Osasun Ministerioaren eskutik jaso berri duen saria, mediku jardunbide egokia dela eta. Bazkide eta erakunde laguntzaile berriak erakartzeko sortu duzuen leloak ondo dioen bezala, Taldea gara”.

     

    Horrela, Minbizia duten Haurrak Laguntzeko Nafarroako Elkartea zoriondu du lehendakariak, "30 urte baino gehiagoz erreferentziazko erakunde" gisa lanean baitihardu “haur-minbiziaren diagnostiko gogorrari aurre egin behar dioten familiak lagunduz eta aholkularitza lanetan”. Unai Hualdek, bestalde, Eledunen Batzarrak astelehen honetan onetsitako adierazpen instituzionala aipatu du, Parlamentuak ADANOren aldarrikapenekin duen konpromisoa berresteko.

     

    Ondoren, Minbizia duten Haurrak Laguntzeko Nafarroako Elkarteko (ADANO) lehendakari Olaia Juárezek honako hau proposatu du: "protokolo bat ezarri behar da minbiziari aurre egin dioten pertsonen epe luzerako jarraipena egiteko, ondorio berantiarrak eta kasu askotan haur horiek pairatzen dituzten albo-ondorioak arintzeko. Kontuan izan behar dugu, mundu mailan, hiru minuturo adingabe bat diagnostikatzen dela haurren minbiziaren 16 aldaeretako batekin. Nafarroan gaitz hori duten haurren ongizatearen eta osasunaren alde lan egiten jarraitzea da gure egitekoa".

    Izena eman gure buletina jasotzeko