Itzuli

Nafarroako Parlamentuko Batzordeetan eta kontrolerako Osoko Bilkuretan herri ekimeneko galderak sartzea proposatu du Geroa Baik

    Unai Hualde Unai Hualde

    Nafarroako Parlamentuaren Araudia aldatzea ikertzen duen Ponentziak, Geroa Baiko parlamentu taldeak egindako proposamena aintzat hartu du ostiral honetan, etorkizunean nafar legebiltzarreko batzordeetan eta kontrolerako osoko bilkuretan Gobernuari Herritar Ekimeneko Galderak egitea ahalbidetzeko.

    Mahaiko Lehendakariorde Lehena eta Ponentzia honetan Geroa Baiko parlamentari den Unai Hualdek aurkeztu du proposamen hau eta Ganberako zerbitzu juridikoen txosten baten babesa izan du, ñabardura ezberdinek beste autonomia parlamentu batzuetan ezarria izan baita jada, hala nola Andaluzian, Murtzian, Galizian edo Kanarietan.

    Proposamena Ponentzian ikertu ondoren parlamentu taldeen gehiengoaren babesa jaso du eta artikulu berri bat sartzean datza, hiritarren haien galderak egitea ahalbidetuz Nafarroako Gobernuak edota edozein Kontseilarik ahoz erantzun ditzan. Galdera hauek Osoko Bilkuran edo Batzordean tramitatzeko, Ganberako kideren batek bere egin beharko du, galdera egiten duen hiritarraren adostasunarekin. Horrela, galdera hori, behin erregistratu ondoren, Ganberako Mahaiak parlamentu taldeei igorriko die, hauek bere egiten duten askatasunez erabakiz.

    Beste autonomia parlamentuetan araututakoaren aurrean, ez da Gobernuaren kontrolerako osoko bilkura bakoitzean egin daitezkeen gehienezko herri ekimeneko galdera kopurua mugatu, baina galdera formulatzeak, galdera egiten duen taldeak duen kupoa agortuko du. Une honetan eta jakina den moduan Gobernukideen kontrolerako Osoko Bilkurak hamabostean behin egiten dira eta saio horietan talde bakoitzak ahozko galderak egiteko gehienezko kupoa du bere ordezkaritzaren arabera: UPN (4); Geroa Bai (3); EH Bildu (2); Podemos (2); PSN (2) eta PP eta IE bakoitzak bakarra, gaurkotasun handiko galderez gain (talde bakoitzeko 1).

    Unai Hualdek zehaztatu duen moduan “zerbitzu juridikoek orain babesten duten proposamenaren jatorrian dagoena zera da; gaur egungo lege markoa eta Gobernuaren kontrolean modu zuzenean parte hartzeko hiritarrei irisbideak aitortzeko konpromisoa uztartzea, gaur egun Parlamentuko kideek bakarrik baitute egiteko aukera”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko